Eritzi Publikoak Eskatu Ditu Estradizioak


1984ko urriaren 14an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Jean Pierre Voisini elkarrizketa
Jean Pierre Voisin, Sozialista disidentea
Eritzi Publikoak Eskatu Ditu Estradizioak
Angeluko udaleko kontseiler, hurrengo kantoi hauteskundeetan aurkeztu behar zuen PS alderdi sozialistaren zerrendaburu. Estradizioak jakinerazi direnean hauteskundeetara joateari uko egin dio. Abertzale moderatuekin oso ongi etorri izan da bere burua ez-euskaldun aitortzen dizun Jean Pierre Voisin. Gaizki daude gauzak frantsesekin.
JEAN PIERRE VOISN.–Hartu dudan jarrera erabat pertsonal bezala ulertu behar duzu. eta ez du adierazten PSren Angeluko sekzioko militanteena. Pittin bat situatu zaitezen, esanen dizut urte hasiera honetan izendatu nindutela hauteskunde kantonaletan Angeluko zerrendan buru joateko.
Azkenaldi honetan estradizio arriskua ikusten hasi zenean gutun bat igorri nion alderdiko idazkari nagusiari, Lionel Jospin-i, adieraziz estradizioak ematen baziren nik ezingo nuela hori defenditu kanpainan. Estradizioak emateko akordioa hartu zelarik, beste gutun bat idatzi nion Paueko idazkari federalari, esanaz estradizioak ezin nituela onartu, hutsegite moral eta politiko bat zirela, eta errefusatzen nuela hauteskundeetan nire burua aurkeztea. Esaten nion gainera ene erabakia publikoki jakineraziko nuela, inportantea delako jendeak jakitea estradizioekin ados ez diren militante sozialistak badaudela.
ARGIA.–Esan al liteke Ipar Euskal Herriko edo Pirenees Atlantiques-eko sozialisten artean estradizioei buraz joera unanime bat badagoela?
J.P.V.–Estradizioak eman aurretik, Pirenees Atlantiqueseko bulego federalak estradizioen aurkako posizio garbi bat hartu zuen. Baina estradizioak eman direnetik alderdi disziplinak jokatu du, eta hemengo diputatu sozialistak dudarik gabe alderdiaren erabakietan alineatu dira.
Nik ez nuen federal mailan errespontsabilitaterik, eta baseko militante bezala jakin erazi dut nire jarrera, estradizioak moralki defenditu ezin ditudalako. Alderdiari dagokionez, esan daiteke kanpotik begiratuta sozialistek publikoki erabakia defenditzen dutela, baina militante asko konforme ez daudela. Baina unanimitaterik ez dago. Beraz, estradizioekin ados daudenak ez daude lasai aurretik esan zituztenak orain alderantziz egin dituztelako, eta ni bezala erabakiarekin ados ez daudenak indisziplina sentimentu batekin daude. Momentu zaila sozialistentzat.
A.–Duela urte batzuk errefuxiatuentzako estatutoa agintzen zuten sozialistek eta orain, ez emateaz aparte gainera estraditatu egiten ditu gobernuak. Zer dago aldaketa horren oinarrian?
J.P.V.–Base-militante bat naiz eta jainkoen sekretuen jabe ez naiz beraz. Baina iruditzen zait Miterrandek analisi bat egin duela zeinetan Euskal Herria ez bait da erlazio franko-espainolen osotasunean elementu bat baizik. Espainia merkatu elkartuán sartzeak pisu haundi bat du hor.
Mitterrand bestalde konturatu da eritzi publiko frantsesa batetik eta espainola bestetik, eritzi publiko ez-euskalduna, biolentziarekin gainezka egina zegoela. eta estradizioen nahiko alde. Nahiz eta Euskal Herrian erabakia gaizki hartuko zela ikusi, eritzi publiko frantses eta espainolak ondo hartuko zituelako eman ditu estradizioak. Espainolek intsistentziaz eskatu dituzte, eta negoziaketa baten parte dira dudarik gabe.
A.–Ez al du eritzi publikoa asko landu prentsak azken hilabeteetan?
J.P.V.–Ez zait hori-iruditzen. Jendearen eritzia traduzitzen du prentsak eta jendea bortxaz eta terrorismoz Kortsikakoaz bezala Euskal Herrikoaz, nazkatua dago. «Gehiegizkoa da hau jadanik» eta horrela pentsatzen du frantsesak.
Eta gainera Euskal Herriko arazoa oso konplexua da, baita bertan bizi garenontzat ere. Eta prentsak ikuspegi hexagonal, parisien, batetik begiratzen du. Aurkitu ditut honuntza iritsi eta ezer ez zekiten kazetariak, eta ez da erreza gauzak ulertzea: Herri Taldeak, abertzale moderatuak, Iparretarrak. GAL... sinestezinezko nahasketa bai da eta eritzi publikoak ez du ezer ulertzen. Euskarazko izenak gainera txinoa bezala dira frantsesentzat: Herri Talde, Herri Batasuna...
A.–Esan da gure artean erabaki honekin sozialista frantsesek demokrazia espainola sagaratu nahi izan duela.
J.P.V.–Hori da elementu determinanteetako bat. Eritzi publikoak sozialistak gobernuan ikusi eta ulertzen du Espainian demokrazia dagoela. Ejertzitoa eta polizia kontrolatzea? Hori beste afera bat da, frantsesak ez dira jadanik gogoratzen Aljeriakoaz eta esaten dute hori demokrazia bat dela eta tresna demokratikoz defenditu behar direla ideiak.
Estradizioen elementu determinante bat demokrazia espainola indartu nahia izan da, lagundu nahia, euskal arazoa demokrazia horrentzako oso desestabilizatzailea da eta. Ni ere nahiko ados nago horretan, Euskal Herriko biolentzia arriskugarria da demokrazia espainolarentzako, eta kanpotik begiratuz iruditzen zait ETA militarrak eskuin muturreko kolpe baten arriskua sortzen duela. Baina estradizioek ez dute hori konpontzen lagunduko.
A.–Jean Daniel-ek gogora erazi du «Le Nouvel Observateur» astekarian Suizak ez zuela militante aljeriarren estradiziorik eman, nahiz eta Frantzian demokrazia izan. Purutasun politikoan beraz berdin justifikatzen da estraeizioak ematea nahiz ukatzea.
J.P.V.–Bai, bon, dena dela uste dut estradizioak ez direla praktikatu behar, arrazoin askorengatik. Batetik hitz bat ematen denean eutsi egin behar zaiolako. Bestetik, estraditatuz gero militante politikoak dretxo komuneko gaizkileekin parekatzen dira. Horren arauera normala da lehen ere Alemaniak edo Suizak FLNko militante aljeriarren estradizioa errefusatzea. Baina esan beharra dago borroka berdina ez dela, ez da berdin Aljeriak Frantziaren kontra egin zuen gerla eta Euskal Herriak Espainiaren kontra duen arazoa. Aljeria eta Frantziak historia laburra zuten elkarrekin, eta ez da hori Euskal Herriaren kasua.
Hala ere estradizioa errore bat da errefaxiatuak militante politiko bezala onartzen ez direlako eta era berean ETAri martiri berriak egiten zaizkiolako. Horrek ez du bortxa indartzera baizik lagunduko. Eta beste gauza bat ere badago: ETAren kontra, militante nazionalista radikalzatuenen kontra. Madrilek daraman borrokan arbitro papera egin zezakeen Frantziak, eta estradizioen ondoren ezin du gehiago egin.
A.– Frantziaren arbitro paper posiblea aipatzen duzu. ETAri Madrilekin negoziatu erazteko izanen da. Negoziaketarako posibilitaterik ba al dago?
J.P.V.–Ez dakit, baina iruditzen zait baldintzak ez daudela helduak oraino. Batetik ETAk urrats batzuk eman behar ditu bere estremismotik ateratzeko, «dena ala ezer ez» horretatik. Eta gobernu sozialistak ere ez zait iruditzen eskaintza seriorik egin dezakeenik, autonomia estatuto mailan, bere atzean eritzi publiko bat, prentsa bat, ejertzito bat eta polizia bat dauzka eta.
A.–Hemengo jendea saiatu da Espainiako askatasun faltak eta torturak-eta haizatzen. Ez al du eraginik izan?
J.P.V.–Ipar Euskal Herrian bai, hemen mundu guztiak daki polizia espainolak zer egiten duen. Baina Frantzia mailan ez, Amnesty International-eko militanteak eta holako ale batzuk kenduta. Pentsa ezazu Ipar Euskal Herria oso txikia dela Frantziaren barruan.
A.–Hizketan hasi garenean aipatu didazu Ipar Euskal Herrian ez dagoela «euskal arazorik», erreibindikazio politiko bezala. Baina abertzaletasuna ikusten da, eta goraka.
J.P.V.–Begira, nik ez nuke esango gorakadarik duenik, radikalizatzen ari da. Militanteek gaur jarrera garbi eta gogorragoak hartzen dituzte. Baina manifestaldiei begiratu eta numeroz ez direla asko aldatu ikusiko duzu. Radikalek gainditu dituzte moderatuak eta beldur naiz ez ote duten bukatuko gheto bat izaten. Azken manifestaldien ondoren Baionan jendea entzuten duzu euskaldunez mintzatzen ez auzoez bezala baizik eta atzerritar balira bezala. Beren base euskaldunagandik erabat aparte geratzeko arriskua dute gaur egun abertzaleek, eta masa euskalduna Le Pen bezalako eskuindarren besoetara pasatzekoa.
A.–Euskal departamentua lortu izan balute indar gehiago izanen zuketen agian moderatuek.
J.P.V.–Mitterrandek ez du esan inoiz departamentua emango ez duenik, eta bere zapi urteak bukatu arte esperantzarik badut. Baina departamentuaren arazoa zera da: euskaldun radikalizatuenek ez dute nahi, eskuinak ez du nahi. kargudun guztiak kontra, eta sozialistak dira nahi duten bakarrak. Inork nahi ez duen departamentu bat inposatzera arriskatuko al da Mitterrand?
Departamentuaren aldeko elkartekoa naiz, eta horren alde saiatuko gara, baina atzean inor badugun ez dakigu.
A.–Izango al da estradizio gehiago?
J.P.V.–Ez dakit. Gobernuak erabakia hartu baino hamabost egun lehenago ziur nintzen ez zituztela emango. Eta eman dira. Bidea ireki dute beraz. Zein arrazoin dute ez jarraitzeko?
Ipar Euskal Herria Hegoaldeko iheslarientzat babesleku izaten jarraituko duen esperantza badut hala ere. Baina Hegoaldean terrorismoa egiten jarraitzeko santuario gisa erabili nahi bada, ez da gehiago kontatu behar Iparraldearekin. Ezin da hau atentatuak egiteko base bezala erabili.
A.–Bost puntu ipintzen ditu beti ETAk gelditzeko, éta iraultzaileak ez direla dio, demokratikoak direla.
J.P.V.–Demokrata izatea aldarrikatzea terrorismo eginaz ez da honestoa. Estradizioen alde dagoen burkide batek esan dit: "Heriotz zigorra kendu dute Espainian eta ETAk berrezarri du. Giza eskubideen aldekoa naizelarik, aukera heriotz zigorra kendu dutenen alde egiten dut eta berriz arinki ezarri dutenen kontra".
ETAkoak demokrata balira legez jokatuko lukete errejimen demokratiko batean.
Iñaki ZUBIONDO

Hurrengo hauteskundeetan presentatzeari uko egin dio J.P. Voisin-ek.
Sozialista frantsesek demokrazia espainolari kanpotik lagundu nahi izan diote.
11-12

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakErbesteaEstradizio
PertsonaiazVOISIN1
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude