Zuloak: huts egindako fake bat

  • Existitzen ez den talde bati buruzko dokumentala iragarri, existituko balitz bezala; eta sekretua mantendu ia filma estreinatu arte. Fermin Muguruzak irailaren 22an jakinarazi zuen Zuloak taldea izen bereko dokumentalerako beren beregi sortu dela, ordurako euskal kulturaren gezurmendietan bolo-bolo zebilen zurrumurrua konfirmatuz.


2012ko urriaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zuloak filmaren kartela
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mockumentary bat da Zuloak beraz, fake bat, planteamendu aldetik 1984ko This is Spinal Tap gogora ekar dezakeena.Taldearen sorrera eta hasierako urratsak kontatzen ditu filmak: Arrate Rodriguezen ekimenez elkartuko dira Izaskun Muruaga, Naiara Goikoetxea eta Ainhoa Unzueta. Taldeari izaera berezia ematea da Rodriguezek filmean daukan helburua eta Andy Warholek Velvet Undergroundekin egin zuena aipatzen du. Baina banda askotan gertatzen den bezala, kideen arteko oreka mantentzea zaila izango da, Muruagak uztea erabakiko du eta Goikoetxeak ere bai, haurdun geratu ostean. Unzuetak, Tania de Sousak eta Ursula Strongek osatuko dute azken formazioa.

Istorio hori kontatu bitartean, taldekideen arteko elkarrizketak ikusiko ditugu, Euskal Herriko eszena musikalean nabarmendu diren artistekin hitz egingo dute (Anari, Mursego, Zea Mayseko Aiora Renteria, Belladona eta Matraka taldeetan aritutako Josebe Garaialde, Lisabö eta Jupiter Jon taldeetako Aida Torres…) eta herri honetan musika atsegin duen edonork ondo ezagutzen dituen aretoetatik pasako da kamera (Bonberenea, Le Bukowski, Psilocybenea, Kukutza…).

Filmak osagai guztiak dauzka interesgarria izateko, baina kale egiten du. Istorioa erabat sinesgaitza gertatzen da, taldekideen arteko elkarrizketak behartuegiak, eta emaitza orokorrak ezinezko bihurtzen du ikusleak momenturen batean ikusten duena sinestea –zuzenekoetan salbu, beharbada–. Dokumental faltsuek eskatzen duten egiantzekotasun minimoa falta zaio Zuloaki eta horren erruz filmeko gainontzeko pasarteak (goian aipatutako musikariekin egin elkarrizketak) testuingurutik kanpo geratzen dira.

Pena da, film honek barruan baitarama konbentzionalagoa izan arren eraginkorragoa litzatekeen beste dokumental bat, Euskal Herriko emakume rockeroak elkarrizketatuz osatua. Norbaitek kontatu beharreko historia da hizkuntza minorizatu batean kantatzeaz gain, gizonak jaun eta jabe diren eszena bateko irla izateak zer suposatzen duen. Hori baino gehiago egin nahi izan du Zuloakek eta ez du asmatu. Zorte hobea hurrengoan.

- Artikulu hau Boligrafo gorria blogetik hartu da. Ikusi egilearen artikulu guztiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fermin Muguruza
EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Fermin Muguruza
“Aldatzeak eta mugitzeak pizten dit grina”

Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]


2024-11-19 | Jon Torner Zabala
Fermin Muguruza: “Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke”

Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Negu Gorriak taldea omenduko du Irungo Lakaxitak larunbat honetako Jaion! festan

Irungo Lakaxita gaztetxeak Negu Gorriak taldea omenduko du larunbat honetan ospatuko duen Jaion! festan. Urdanibia plazatik –alegia, Moskutik– abiatuko da festa eta hiria gurutzatuko du “Fight D Power_Kamioi System” kamioi musikalarekin.


2017-06-22 | Xalba Ramirez
Adarra Saria 2017
Ez da inoiz hilko

Micaela Chalmeta Bartzelonako Sants auzoko kooperatibista feministaren izena daraman Big Bandak beste maila batera igo ditu Fermin Muguruzaren ibilbide osoko kantuak. Victoria Eugenia jendez eta emozioz lepo izan da bart.


2017-06-22 | ARGIA
Gaztetxeei eta Le Bukowski aretoari eskaini die Adarra saria Muguruzak

Asteazkenean jaso zuen Fermin Muguruza musikari eta zinegile irundarrak Donostiako Udalak eman dion Adarra saria.


2017-06-21 | ARGIA
“Txosnetan betiko musika jartzeak ez du laguntzen”

Donostia Kulturaren Adarra saria jasoko du gaur Fermin Muguruzak. “Ea mende hasierako despiste orokor hau, perspektiba falta hau behingoz apurtzen dugun –esan zion Argiari–. Eta bitartean, kontzertu erraldoiek, barra erraldoiek, txosnetan betiko musika jartzeak... [+]


Bartzelonan bai jakin

Literaldia. Noiz: apirilaren 10etik maiatzaren 9ra. Non: Bartzelona. Webgunea: literaldia.com


Denontzat eskubide berdinak aldarri Arrazakeriaren Kontrako Egunean

Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, milaka herritarrek hartu dute parte asteburuan Euskal Herrian antolatu diren ekitaldietan.


Eguneraketa berriak daude