Zuhaitzen bizi sekretua


2017ko abuztuaren 17an - 11:36

Peter Wohlleben basozain alemanaren Zuhaitzen bizi sekretua zeuk hautatu gaztelaniaz irakurri (Obelisco), frantsesez (Les Arenes), edo itzuli duten beste 32 hizkuntzetako zeinetan. Baso eta zuhaitzekiko maitasuna handituko dizu uste zenuena baino senideago dituzula ezagutzean.

Barkatu editorearen paragrafo hau bere horretan ipintzea. Basoek giza taldeen antza dute. Gurasoak beren umeekin bizi dira, hauei hazten lagunduz. Zuhaitzek irudimenez erantzuten diete arriskuei. Haien sustrai sistemak, internet sare begetal bat bailitzan, baimentzen die elikagaiak partekatzea zuhaitz gaixoekin baina baita elkarrekin komunikatzea ere. Eta  zuhaitzek hamar mila urtetik gora ere biziraun dezakete…

Wohlleben harriduratik abiatuta iritsi zen bere basogintza eredua aldatzera. Hura leitutakoan, euskal oihanetako triskantzek min handiagoa egingo dizute. Ordainetan, jakintsuago erabakiko duzu nola tratatu eguneroko bizilaguna duzun zuhaitz kalekumea bezala osabaren ortu bazterreko hura.

FITXA

Das geheime Leben der Bäume

Peter Wohlleben

Random House, 2015


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Eguneraketa berriak daude