Zomorroak aurkitu dituzte hainbat ikastetxetako jantokietako menuetan

  • Arazoak egon dira hainbat ikastetxetako jangela zerbitzuan: Galdakaoko Gandasegi eta Urreta ikastetxeak, Andoaingo Ondarreta, Mungiako Legarda, Lezoko Herri Eskola eta Orozkoko eskolan.


2024ko otsailaren 8an - 07:30
Eskola publikoetan jantoki zerbitzuari lotutako ezinegonean sakondu du intzidentziak / Argazkia: Derio Nekazaritza Eskola BHI
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Alarmak piztu dira berriro ikastetxeetako jantokietan, sei eskola-menuko plateretan zomorroak aurkitu dituztela jakin ostean. Ausolanek azaldu duenez, bost ikastetxetan zerbitzatutako azalorean aurkitu dute, eta partida bereko azalorea beste 10 ikastetxetara bidali zuten, baina ez zuten prestatu.

Enpresak "lehorteak sortutako aldaketa naturalei" egotzi die zomorroen presentzia, "azalorearen morfologia bereziarekin konbinatuta, intsektu horren presentzia antzematea oso zaila egiten baitute”. Jantoki-zerbitzuaren enpresa ziurtatu du, "dagokien agintariei" helarazi dietela informazio guztia eta "kaltetuak izan daitezkeen azalore partida guztiak berehala gelditu dira”.

Hain zuzen ere, joan den hilabetean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak erabaki zuen Serunion SA enpresak EAEko hainbat ikastetxetan zituen jantoki-zerbitzua eskaintzeko kontratuak deuseztatuko zituela, ikasturte honetan hainbat ikastetxetako menuetan salatu ziren askotariko arazoen ondorioz.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.