ARGIA.eus

2021eko irailaren 28a

Zizurko Zendean sinadura bilketa egingo dute eremu 'ez euskaldunera' pasatzearen aurka

  • Eremu mistotik 'ez euskaldunera' pasatzeko proposamena aurkeztuko du asteazkenean Zendeako Udalak. Herritarrek neurriaren aurkako sinadura bilketa eramango dute Nafarroako Legebiltzarrera, Diario de Noticias-en irakur daitekeenez. Zendeako lau kontzeju UPNren proposamenaren aurka agertu dira.

Ane Eslava Serrano @eslavaane
2017ko maiatzaren 10a
Zizurko Zendea (Arg.: Noticias de Navarra)

Zonalde mistotik ez euskalduna delakora igarotzeko proposamena egingo duen lehen udalerria izango da Zizurko Zendea. UPNk 6 ordezkari ditu udalean, Erreniegak 3, Talde Independenteak bat eta Geroa Baik bat. Beraz, proposamenak aurrera egiteko aukera asko ditu. Asteazkenean eztabaidatuko dute UPNren mozioa osoko bilkuran eta Nafarroako Gobernuak izango du azken hitza.

Zendeako bizilagunek sinadura bilketa eramango dute Legebiltzarrera eta, beharrezkoa bada, Estrasburgoko Auzitegira joko dutela ziurtatu dute. Azpimarratu dute udalerriak 30 urte daramatzala eremu mistoan eta aldaketak “hizkuntza eskubideen galera” ekarriko lukeela.

Larraia, Muru, Zarikiegi eta Undianoko kontzejuak neurriaren aurka azaldu dira. "Oso neurri garrantzitsua izanda", eztabaidarik egon ez izana salatu dute.

Orain arte Nafarroan 40 udalerri inguruk eskatu dute kontrako norabidea egitea, alegia, euskal hiztunek eskubide gehiago dituzten eremura igarotzea. Atetzek, gainera, eremu mistotik euskaldunera pasatzeko proposamena egin du, lehen aldiz.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Zonifikazioa  |  Euskara  |  Euskara Nafarroan  |  Zizur Zendea

Zonifikazioa kanaletik interesatuko zaizu...


Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude