Zizurko Esparru gaztetxeak 10 urte

  • Gaztetxearen 10. urteurrena ospatuko dute asteburu honetan Zizur Nagusian. Ostegunetik larunbatera egitarau zabala antolatu dute hango gazteek Esparru Gaztetxea zoriontzeko.


2015eko abuztuaren 20an - 11:11
10. urteurrena ospatuko dute asteburu honetan Zizur Nagusiko Esparru gaztetxean (argazkia: Esparru Gaztetxea)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2005eko abuztuaren 5ean okupatu zuten Zizurko gazteek Spar supermerkatu zaharra. Iruñeko Euskal Jai gaztetxe ezaguna eraitsi ostean, inguruko auzo askotan errepresio gogorra jasan zuten gaztetxeek. Esparruk, ordea, aurrera jarraitu zuen, hainbat urtez Iruñerriko gaztetxe bakarrenetakoa izanez.

“Geldiezinak” lemapean antolatu dute hamargarren ospakizun festa. “Geldiezina: ezin geldi daitekeena. Geldirik egoten ez dena. Hau da Esparru gaztetxea”, adierazi dute sare sozialetan. Kontzertuak, afariak, pintxopotea nahiz brindisak, ekitaldi ugari izanen dira gaztetxe inguruan ostegunetik aurrera.

Egun potoloa, ordea, larunbatean antolatu dute. Goizetik hasita txupinazoa, gazte olinpiadak, bazkaria, manifestazioa eta kontzertuak izanen dituzte Zizurren: Elsa Bhör, Bide Bakarra, El Sonido de la Metralla eta Las Tea Party DJs egonen dira zuzenean, eta kartelean adierazi dutenez, festa goizalderarte luzatuko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!