Zigor Garro kartzelatik atera da, baldintzapean aske

  • Ostegun goizean atera da Zigor Garro preso oreretarra Mont Marsango (Okzitania) espetxetik, baldintzapean, eskumuturreko telematikoa jarrita. Zigorra bete arte –datorren udaberrian– senideek Hendaian duten etxean biziko da Garro.


2019ko azaroaren 28an - 10:22
Garro bere arrebarekin, espetxetik irten ostean / Argazkia: Kazeta.eus

Zigor Garro 2006an atxilotu zuten Quezac herrian (Lozere, Frantzia), Marina Bernado, eta Ekain Mendizabalekin batera, ETAko kide izatea egotzita. Oreretarra da Frantziak baldintzapeko askatasuna emandako Hego Euskal Herriko lehen presoa.

Zigor egokitzapena termino juridikoa erabili du Zigorrak Ezartzeko Parisko Dei Auzitegiak Garro baldintzapean aske uzteko, Berria egunkariko kazetari Enekoitz Esnaolak azaltzen duen moduan, Urriaren 23an egin zuten Garro baldintzapean aske uzteari buruzko auzi saioa, eta, ohi ez bezala, prokuradorea ez zen agertu presoa askatzearen kontra. Azken hilabeteetan hainbatetan eman diote presondegitik ateratzeko baimena. Iazko otsailean, esaterako, amaren ehorzketan izan zen, Zokoan.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-11-06 | ARGIA
Espetxera itzularazi ditu Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoak

Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]


2023-10-02 | ARGIA
Azpiegitura gabezia nabarmendu du Jaurlaritzak espetxe-kudeaketaren biurteko balantzean

Urriaren 1ean bi urte bete dira Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Bi urteko balantzearen txostena argitaratu berri du. 1.577 pertsona daude preso. %86 daude zigortuta, %8 emakumeak dira eta %31 hirugarren graduan daude. Euskal Espetxe... [+]


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Sare Herritarrak Auzitegi Nazionalaren jarrera "oztopatzailea" salatu du

Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.


Eguneraketa berriak daude