Zierbenako migratzaileen kasua sentsazionalismoz informatu izana salatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak

  • Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak salatu du Zierbenan 30 migratzaileren atxiloketari hedabideek emandako trataera sentsazionalista: “Merkantilizaziora jotzeak, kazetaritzako jazarpen-teknikak erabiltzea edo ikuskizun bilakatzeak atsekabetzen gaitu”.


2017ko irailaren 19an - 09:21
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak prentsa eta hedabideen euskal elkarte profesionalei zuzendutako mezuan, salatu du Euskal Herrira etorritako migratzaile eta errefuxiatuen egoeraz informatzeko orduan “ikuspegi sentsazionalista, bai eta hedabide batzuek aipatu etorkinen eskubideak urratu dituztela ere”.

Ekintzaileen arabera “kazetaritzako jardunbide batzuek sistematikoki urratzen dute migratzaile eta errefuxiatuen intimitate eta norberaren irudirako eskubidea; adibidez, argitaratzen dituzten argazkietan polizien aurpegiak pixelatuta erakusten dituztenean, baina inolako babesik gabeko pertsona haienak agerian; ezagutuko balituzte, kalteak jasan litzakete”.

Gaineratu dute trataera “informatibo polizial eta alarmista ematen jarraitzeak, non segurtasunari baino ez zaion ematen garrantzia, segurtasun eta konfiantzarik eza” besterik ez duela eragiten, eta xenofobia, gorrotoa eta indarkeria sustatzen duela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!