Ez da entzuten! musika zikloaren bigarren jardunaldia egin zuen martxoaren 14an Teila Kabrikak: Kolektiboa eta Musikaria? mahai-ingurua, LOU dokumentala eta 404lauzerolau proiektua izan ziren ikasgai. Mahai-inguruaren kronika egin du jarraian Teila Fabrikak:
Mahai-inguruko gonbidatuak, musika munduan ibilbide ezberdina izan duten emakumezkoak izan ziren. La Basuk (Eskina Femenina kolektiboko kide) zioen bere ibilbidea ez dela erraza izan, Euskal Herrian rapa egitea emakume izanik superbibentzia kontu bat ere badelako. Sara Zozayak (Gure Bazterrak-en sortzaile), eremu klasikoan eman zion hasiera bere ibilbideari akordeoia jotzen; rapean ere aritu zen baina ez zuen bere lekua topatu emakume izanagatik zeuden estigmengatik eta urrundu egin behar izan zuen gerora bere proiektu propioa sortzeko. Ines Garcia, elektronika munduan aritzen da eta Bego Aldalurrekin batera KRII (oihua esperantoz) kolektiboa sortu zuen, eta bere hitzetan, haien ibilbidean bultzada handia izan da kolektiboa sortu izana, alde batetik espazio seguruak sortu dituztelako, eta bestetik emakume gehiago pintxatzera animatu dituztelako. Maixa Lizarribar da ibilbiderik luzeena duena, Maixa eta Ixiarrekin egin zuen salto plazara eta gaur egun AMAK taldean dihardu. "Kosta zitzaion gurasoak konbentzitzea akordeoi klaseetara joaten uzteko, gizonezkoen esparrua baitzen", baina argi zeukan berak horixe egin nahi zuela, eta indar horrek lagundu dio gerora plazan jasan dituztenei ere jaramon handirik ez egitera.
Ane Garcia aritu zen mahai-ingurua moderatzen eta etxeko-lan bat jarri zien:
Zein da orain artean egin ez dizuten eta galdetu izana nahiko zenuten galdera?
La Basuk ireki zuen txanda: "Inoiz ez didate galdetu ea aske sentitzen naizen oholtzan" galdera proposatuz. Eta bere buruari erantzunez, hogei urte behar izan dituela, baina lortu duela zioen. Sarak euren buruei galdera hori egitearen garrantziaz hitz egin zuen eta aske sentitzeko bide horretan behar dituztenak identifikatu eta onartzeko egin beharreko lanez. Inesek gaineratu zuen aske sentitzeko, testuinguru eta baldintza jakin batzuk ere behar direla eta horiek lortzeko lan handia dagoela egiteke oraindik. KRIIren kasuan garrantzitsua izan da kolektiboa, eta ados zeuden bestelako emakume* musikarien erreferentzia eta babesa izateak asko laguntzen duela.
Sararen galdera, berriz, hauxe:
"Zeri diozue beldurra?, galdera honek, informazio handia ematen baitigu gure buruaz".
Sarak estigmen inguruan hitz egin zuen, bera askotan etiketatu dutela la que canta bonito gisara eta horri buelta eman eta "nik ere hau egin dezaket eta ahots ona daukat" bezalakoak errepikatu beharrean topatzen dugula geure burua. "Gizartean dagokigun lekutik atera eta gitarra jotzen hasten bagara, segituan eramaten gaituzte leku berera, no toca bien la guitarra pero su dulce voz eta horrelakoekin" gaineratu zuen. Inesek zioen azken batean interesgarria beldurra izanik ere aurrera egitea dela: "Ez da berdina akats bat egitea gizonezko edo emakumezko izanda, ez da berdin neurtzen. Baina tira, onartuta daukat akatsak egingo ditudala eta kitto".
Maixak elkarren artean laguntzearen garrantziaz hitz egin zuen. Ez da kasualitatea orain ere emakumezko talde bateko partaide izatea, harreman horietan behar dituen konfiantza eta babesa topatzen baititu, "sinestarazi nahi digutenaren aurka". Askotan entzun behar izan du emakumezkoen artean konpetentzian erortzen garela eta horrelakoak gizonezkoek asmatutakoak direla zioen: "Guk elkar laguntzen dugu". La Basu, berriz, beldurra normalizatzearen alde agertu zen: "Badirudi oholtzara igotzen garenak heroiak garela eta ez, pertsonak gara. Beldur asko ditugu, ez da erraza zure etxean pijametan idazten duzuna oholtza batean defendatzea".
Inesen txanda gero: "Zer egin behar da egoera aldatzeko?". Eta galdera potoloaren aurrean isiltasuna eta barreak, biak batera.
Basu: "Indarra egiten ari gara eta gauzak aldatzen ari dira baina ez da hain erraza. Nire karrera osoan agian bi emakume teknikari bakarrik topatu ditut. Bidea babestu behar diegu datozenei, errazago izan dezaten. Ni gehienbat emakumezkoek kontratatu naute, gure artean babesten gara". Sara: "Bakoitzak berea egin, besteena errespetatu eta elkarrekin lan egin. Eszenari begiratu behar zaio eta publikoa sortu eszena horri bizitza emateko. Musika sortzen dugunok espazioak eta zirkuitoak behar ditugu publiko batekin, eta eszena hori guztia martxan jartzen duen makinaria da. Horrek guztiak euskarri bat behar du oraintxe bertan ez daukaguna".
Ines: "Askotan hitz egiten da musikariari buruz baina entzulearengan ere jarri behar da fokoa. Informazio eta ezagutza transmisioa ezinbestekoa da. KRII kolektiboarentzat horregatik da oso garrantzitsua emakumeei pintxatzen erakustea. Estigma dauka, gaua eta drogekin lotura daukalako (eta ze musika estilo ez?), eta horrekin puskatu nahi dugu. Gainera alderdi oso teknologikoa du, gizonezkoen munduarekin lotuta dagoena".
Maixa: "Nik esperantza daukat. Oraintxe emakumezkoen* proiektu asko ari dira agertzen eta pozgarria da. Nire akordeoi ikasleen ehuneko handiena emakumezkoa da, gero oholtzara ez dute guztiek salto egiten, baina aldaketa nabaria da".
Kolektibotasunak zer eman dizuete musikari bezala?
Basu: "Konturatu nintzen jendeak ez zekiela emakumezkoek* rapa egiten genuenik. Gure kolektiboaren lana izan da emakumezkoak* ezagutaraztea eta beraiek ere elkarren artean ezagutzeko eta elkarlanean jarduteko espazioak sortzea. Beraiek ere aske sentitzea. Kolektibitateak askatasuna eman dit. Kolektiboak indartzea beharrezko da kalean gertatzen direnei aurre egiteko. Hori gabe jan egiten gaituzte".
Maixa: "Niri babesa. Hasieran bi neska ginen eta elkarren babesa geneukan. Emakumezkoak izan nahi genuen taldean, eta orain ere halaxe aukeratu dut".
Sara: "Gure Bazterrak-ek industriaren alderdi zatarrena erakutsi dit, baina asko ikasi dut. Oraindik ere gizonezkoz josita dagoen eremua da eta 'inpostore sindrome' handia dago, gainditu behar duguna".
Ines: "Kolektiboan egotea pertsonalki oso aberasgarria izan da. Begorengatik ez balitz, orainartean egin dugun guztia ez zen posible izango. Guk asko ikasi dugu baina beste pertsonengan ere utzi dugu ondare bat. Do it yourself esaldiak ez du zentzu handirik, do it together-ek zentzu gehiago dauka. Behar dugu taldea, behar ditugu ezagutza ezberdinak. Ez da bakarrik gu ondo sentitzea egiten dugunarekin baizik eta beste batzuk ere inplikatzea".
Basu: "Beharrezkoa da zoratuta ez zaudela sentitzea, eta gure artean elkartzeak laguntzen du eta erreferenteak izatea ezinbestekoa da".
RTVE irrati-telebista kate espainiarreko Administrazio Kontseiluak astearte honetan onartu du erabakia. Jaialdiaren antolaketan pisu handia duen “Big Five” deituriko herrialdeen artean, Espainia da lehena iragarri duena Eurovision utziko duela Israelek parte hartuz... [+]
Badut lagun bat pop-aren bueltan Euskal Herrian emakume eta gazteek martxan jartzen dituzten proiektu berriei erreparatzen diona. Hark ezagutarazi dit onomatopeiadun talde bizkaitar hau. Hiruzpalau kantu sarean, eta uda ostean lan luzeago bat kaleratzeko asmoa.
KAK! taldea... [+]
Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Les Concert des nations, La Capella nacional de Catalunya orkestra sinfonikoa
Zuzendaria: Jordi Savall
Abesbatzen prestaketa: Lluís vilamajó
Egitaraua: Mendelssohnen lanak
Non: Kursaal auditorioan (Donostiako Musika Hamabostaldia)
Noiz: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.
---------------------------
Oraingo... [+]
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.
Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]