Zer da ebola?


2014ko abuztuaren 13an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Ebolak 900 pertsona hil ditu Afrikan (argazkia: BBC)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Guilartek azaldu duenez, bi ezaugarrik eberdintzen dituzte egungo izurritea eta lehenago izandakoak: Kasu asko daudela eta gune oso jendetsuetan. “Orain arte isolatutako kasuak izan dira eta kutsatzeko arriskua txikia zen. Egungo egoerak kutsatzeko arriskua izugarri handitzen du”, adierazi du medikuak.

Ebolaren sintomak katarro edota gripearen oso antzekoak dira: “Lehenengo sintomak sukarra edo kongestioa dira. Baina egun gutxitan barneko hemorragiak agertzen dira, organoetan eragiten du eta egun edo aste gutxitan heriotza ekar dezake”.

Ebolaren heriotza tasa oso handia da, %90ekoa, eta gaixotasunak ez du osabiderik. Prebentzioak duen garrantzia handia nabarmendu du Guilartek, izan ere kutsatzea oso erraz ematen da, zuzeneko kontaktu fisikoaren edo fluidoen bidez. “Odola edota listua oso kutsakorrak dira. Horregatik prebentzio neurriak hartzea oso garrantzitsua da”.

Guilartek azaldu duenez, ebolaren eraginik larrienetako bat “isileko heriotzak” dira: “Jendeak ikusten duena da norbait gaixo jartzen dela, ospitalera doala eta hiltzen dela. Honek ospitalekiko eta medikuekiko izua eta mesfidantza eragiten du. Jendea ez da ospitaletara hurbiltzen, ez dute tratamendurik jasotzen beste gaixotasunak sendatzeko eta, horregatik, beste gaixotasunekin lotutako heriotza-tasa ere igotzen da”.

Ebolari aurre egiteko giza baliabide eta baliabide material handiak beharrezkoak direla adierazi du medikuak. Bere ustez garrantzitsuena eta beharrezkoena da OMEk eta Osasun Ministerioek erantzun eraginkorra ematea ebola kasuak agertzen ari diren lekuetan, birusaren hedapenarekin bukatzeko.


Irakurri gehiago: Ebola Gizartea Osasuna Afrika Nazioartea
Ebola kanalean gehiago
2015eko azaroaren 18
Bye bye ebola!

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.