"Ebolatik ihesi Europarako bidea hartu nuen"


2015eko abuztuaren 26an - 11:01
Apirilaren 18an Mediterraneoan hondoratu zen itsasontzitik oso lagun gutxi atera ziren bizirik (Argazkia: Aljazeera)

Rasta, historiaren protagonistak 25 urte dauzka eta apirilean iritsi zen Siziliara. 950 lagun zeramatzan ontzia apirilaren 18an hondoratu zen Mediterraneo itsasoan, eta bizitza salbatu zuen gazteak.

Beste 800 lagunek ez zuten Rastaren zorte berbera eduki. Biziraun dutenetako askok –Rasta barne–, Italian aurkitzen den Mineoko Asilo etxeetan daude.

UNHCR-k –Nazio Batuen Erakundearen Errefuxiatuen agentziak bertan asiloa eskatzen dutenen egoeraren berri eman du bideo honetan:

Rastaren bidaia Afrikan zehar

Sierra Leonan jaiotako gazteak Ebola gaixotasuna medio, herrialdetik alde egin behar izan zuen: “Nere emaztea eta semeak Ebolak hil zituen”.

Tripoli, Libiako hiriburura iritsi baino lehen, Ganbia, Senegal, Mali eta Burkina Fasoko herrialdeak pasa behar izan zituen.

Lagun bati esker dendari lana lortu ahal izan zuen Tripolin. Diru pixka bat irabazi ostean,  mafiako kide batzuek bahitu eta kartzela antzeko batean sartu zuten. “Bertan gaixo asko zeuden, eta horietako asko hil egiten ziren” esan du gazteak.

Kartzela horretatik ihes egitea lortu zuen, eta Tripoli geroz eta arriskutsuagoa bihurtzen ari zela iritzita, bertan ezagututako zenbait kiderekin batera Europarako bideari ekitea erabaki zuten. Lagun horien artean, Rasta izan zen Mediterraneoko itsasotik bizirik atera zen bakarra.

Rastak bizitza berria hasi nahi du, eta behin Europara iristeko “ametsa” lortuta orain futbolaria izan nahi luke

Apirila hilabeterik tragikoena

Apirila urteko hilabete lazgarriena izan zen Mediterraneo itsasoan, 1.300 pertsonek bizitza galdu baitzuten Europara iristeko saiakeran. Urtea hasi zenetik ia 2.400 lagun hil dira Mediterraneoan Nazio Batuek Errefuxiatuentzako daukaten ACNUR agentziak emandako datuen arabera.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


Eguneraketa berriak daude