Zebrabidea: “Isilean gelditzen diren gai txikiei lekua egiten saiatzen gara magazinean”

  • Hala Bedin sortu eta Arrosa Sarean emititzen den Zebrabidea saioak jaso du 2015. urteko irratiko Argia Saria.


2015eko urtarrilaren 30an - 18:53
Azken eguneraketa: 2015-02-02 11:19:29

Urteetako ibilbideak aldaketak dakartza eta Hala Bedi irratiak sortutako Zebrabidea irratsaioaren azkenak joan den ikasturte amaieratik hona etorri dira: Arrosa Irrati Sareko irratsaio erreferentzial bihurtu da eta ahots bakarra du gidari, Nekane Zinkunegi.

Bere ahotsa ez da entzuten den bakarra ordea, Arrosa Sareko kideek proposamenak egin eta Zebrabidea-n parte har dezakete. “Beraiek aipatzen dituzten gaiak gero beste ikuspegi batetik jorratzen dira eta elkarrizketarako gaiak izan daitezke. Eta kolaborazioekin berdin”, dio Zinkunegik.

Gainera, “interes orokorrekoa izan arren, isilean gelditzen diren gai txikiei lekua egiten saiatzen gara magazinean”.

Epaimahaiaren arrazoiak:

Istorio hau Gasteizen hasten da, gero Bilborekin konektatzen du eta gaur egun Euskal Herri osora ailegatzen da. Programa hau arratsaldetan emititzen da hamar urte daramatza antenan eta gai ugari lantzen ditu formatu koherente eta gustagarrian.

Apustu bat izan zen martxan jarri zuten irrati libreentzat eta euskarazko komunikazioa kasinoa ez denez, apustua egin zutenak ez dira aberastu baina programaren entzuleak bai. Aberastu dira informazioan, iritzietan, analisian eta aberastu du saioak arratsaldeetako irrati eskaintza.

Arratsaldeak errepide arriskutsuak izaten dira beti begiratu behar da bi aldeetara zeharkatu aurretik, baina programa honi esker lasaiago egiten dugu.

2015eko irratiko ARGIA SARIA, Info7n eta Arrosa Sareko irratietan emititzen den ZEBRA BIDEA saioarentzat da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA Sariak
Irauteko borroka egin dutenentzat

Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]


Eguneraketa berriak daude