30 urte ondoren, Valentziako eskoletan ez dago valentzierazko murgiltze eredurik. Hainbat ikasgai valentzieraz ikastea derrigortu ordez, familiei hizkuntza aukeratzen utzi diete; aldiz, zenbait ikasgai gaztelaniaz ikastea derrigortu dute. Aurten, irakats lerroetatik %41,54tan valentziera da nagusi eta %58,46tan gaztelania.
Vicente Moreno Escola Valencianako lehendakariaren ustez, administrazioak ez du kontuan hartu gaztelania eta valentziera baldintza desberdinetan daudela, eta diskriminazio positiboa egin beharrean egiazko eleaniztasunaren kontra egin dute.
Escola Valencianak adierazi duenez, ikasturte honetan, ikastetxeetako valentzierazko lerroek behera egin dute nabarmen, baina Hezkuntza Kontseiluak duela bi urteko eta iazko datuekin alderaketak egitea saihestu du. Hala ere, Escola Valencianak nahikoa ditu datu soil batzuk beherakadaz jabetzeko. Ikastetxeek valentzierazko edo gaztelaniazko lerroa eskaintzeko aukera dute, baita biak ematekoa ere. 2014-2015 ikasturteko datuen arabera, eskola publikoetan eta kontzertatuetan eskaintzen ari diren 19.292 lerroetatik %41,54k valentziera dute nagusi; %58,46k gaztelania.
3 urteko haurren ikastetxe publikoetan, valentzierazko ehun lerro inguru desagertu dira eta eskola kontzertatuetan bederatzi gaztelaniazko zabaldu dituzte.
Egoera larriena Lehen Hezkuntzan dute. Hezkuntza Kontseiluak hizkuntzen artean aukeratzeko baimena zabaldu die ikastetxeei, baina zehaztapen garrantzitsu batekin: ia ikasgai guztiak gaztelaniaz irakasteko baimena dute, eta aldiz, valentzierazko ikasgai kopurua asko mugatu diete. Valentzierazko ereduan, baimendu bezainbeste valentzierazko ikasgaiak hartuz gero, hiru hizkuntzen arteko banaketa ondokoa da: %46,6 valentzieraz, %36,8 gaztelaniaz eta %16,6 ingelesez. Gaztelaniazko ereduan berriz: %24 valentzieraz, %60 gaztelaniaz eta %16 ingelesez.
Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (SET) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie.
“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]
570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]
Mediterraneoan tanta hotz batek eragindako triskantzak erakutsi digu gizakiak noraino sartu dezakeen hanka. Klima larrialdia sortzeaz gain, bere kalte humanoak eta ekonomikoak anplifikatu ditugu. Copernicusen datuen arabera, 400 kilometro koadrotik gora lur geruza... [+]
Urriaren 25a. Valentziako Meteorologia Elkarteak iragarri duenez, hurrengo astean goi geruzetako tanta hotz batek euri-erauntsiak eragin ditzake Valentzian. Egunez egun, aurreikuspenak berresten dira, eta urriaren 29an, goizeko lehen orduan, Espainiako Estatuko Meteorologia... [+]
Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa eskatzeko manifestazioa antolatu dute hiriburuan, datorren larunbaterako.
Uholdeek hartu duten zonaldea "katastrofiko" izendatuko du Valentziako Generalitateak, eta 31.400 milioi euroko laguntza eskatu dio Espainiako Gobernuari, tanta hotzak eragindako kalteak konpontzeko. Pedro Sánchez presidenteak astearte eguerdiko agerraldian argitu... [+]
Hogeita hamaika suhiltzaile nafar joan dira Valentziara, uholdeen ondoko garbiketa lanetan laguntzen, Horietako bat da Iñaki Sexmilio. "Zenbait lekutan gurea izan da iritsi den lehen laguntza taldea, herritarrak oso eskertuta daude", azaldu du Metropoli Forala... [+]
Ugariak dira Dana denboraleak Valentzian eragin duen hondamendiaz egin diren irakurketak. Beste faktore batzuen artean, gizakiak naturari ebatsitako eremuez luze mintzo dira hedabideak, ibai eta itsaso ertzak hormigoiarekin betetzeak duen arriskua dela-eta. Hormigoiarekin... [+]
Valentzian denboraleak eragindako hildakoen eta kalteen atzean faktore meteorologiko hutsak daudela pentsatzea inozoegia litzateke. Generalitateak larrialdia nola kudeatu duen salatu du askok, baita multinazionalen negozio egarria lehenetsi dela ere. Eta gune pobreenak kaltetu... [+]
Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzitan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.
Sindikatuek eta hizkuntzaren aldeko erakundeek "atzerakoia eta diskriminatzailea" dela esan dute eta mobilizazioak iragarri dituzte. Sakon landu dute gaia La Directan.
Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]
Valentziako Gobernurako akordioa lotu berri ondoren, PPk eta Voxek iragarri dute hezkuntza izango dela euren lehentasunezko eremuetakoa, hizkuntza pribatua eta kontzertatua indartzearen bidean, batetik, eta katalanaren hedapena mugatzeko, bestetik.