Valentzian ere giza katea, hizkuntzaren eta askatasunaren alde

  • 500 valentziar inguruk eman du izena oraingoz, Vinaròsen egingo duten giza katean parte hartzeko. Acció Cultural del País Valencià (ACPV) eta Plataforma pel País Valencià (PPV) erakundeek antolatu dute ekitaldia irailaren 11n, 17:07an.


2013ko irailaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Valentzian minutu batzuk lehenago hasiko da giza katea.

Katalunian baino minutu batzuk lehenago hasiko da valentziarren giza katea, 17:07an. Izan ere, Bartzelona defendatzeko ahaleginetan valentziarrek 1707ko apirilaren 25ean Almansan jasotako porrota gogorarazi nahi dute antolatzaileek. Vila-real, Castelló eta Valentziako jendeak eman du izena oraingoz Vinaròsen giza katea egiteko. Antolatzaileek milaka batzuk espero dituzte, nahiz eta irailaren 11 eta 17:07 ez den momenturik egokiena jendea animatzeko, lan egun eta ordua baita.

Antolatzaileen ustez, giza katearen bidez valentziarrek liskar artifizialak gainditu nahi dituzte eta hizkuntza, kultura eta garapena bultzatuko dituen Valentziar Herrialdearen alde egin. Herritarrek bestalde, Kataluniarekin batera egin nahi dute lan elkarbanatzen dituzten behar eta interesetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude