Usopop jaialdiaren hamargarren edizioa maiatzaren 25ean eta 26an ospatuko dute Saran

  • Anari, Asile Club, Efrim Manuel Menuck, Joseba Irazoki eta Lagunak, Lisabö, Lysistrata, Lankum, Madeleine eta This is the Kit musikariek hartuko dute parten jaialdian.


2019ko urtarrilaren 24an - 10:44
Lisabö taldearen "Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen" disko berria entzun ahalko da besteak beste.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Usopop jaialdiaren hamargarren ediziorako, "artista esanguratsuz, landa eremuko lagun giroz eta prezio merkeez gozatzeko aukera eskaintzen duen egitaraua" prestatu dute antolatzaileek.

Popa, countrya, punk rocka, folka, elektronika edo rock doinuak entzungo dituzte Sarako Lizarrieta muinora hurbiltzen diren musika zaleek.

Bi egunetarako sarrerak jaialdiaren webgunean eros daitezke 22,99 euroan.


Eguneraketa berriak daude