Usainak eta kiratsak

  • Zuhaitzen lore sasoien usainak ederrak dira, batzuk. Igaro berri dira mimosarena (Acacia dealbata) eta goizeko magnoliena: magnolia izarra (Magnolia stellata) eta magnolia tulipa (Magnolia soulangeana). Usain ederrez ekarri digute itulan egun luzeen aroa. Eta orain sahatsak (Salix spp.) eta elorri beltzak (Prunus spinosa) ditut nik inguruan lurrinemaile. Horiek erdiz erdi hotzaldiak eta euri luzeak harrapatu dituzte eta ez daukate atarramentu onik; lurrina emanagatik zail dute polinizazioa eta fruitu eta hazi ekarri eta ematea. Sasiakazia (Robinia pseudoacacia) eta haritza (Quercus robur) begiak irekitzen eta hostotxo berrien artean lore zintzilikarioak bixtaratuta atzeman ditu hotzak eta irekiera mantsotu dute. Hurrengo bero kolpean a zer jantzia hartuko duten, eta sasiakaziaren lurrinak udako beroeneraino eramango du gogoa. Zer da gozoetan gozoa!


2024ko martxoaren 18an - 06:55
Gingkoaren haziak. Irakin ondoren zartaginean erregosita oso goxoak dira.

Lurrin gozoa ez duten landareak ere badira, ordea, badirenez. Egun hauetan etxean eta etxeko ditudan lagun batzuen etxean ere zuhaitz landaketan aritu gara. Sagastiak batetik (Malus domestica) eta udareondo (Pyrus communis “Sanjuan udare”), ezki (Tilia platyphyllos), arana klaudia gorri (Prunus domestica "Reine Claude d'Althan"), gaztainondo (Castanea sativa), xarma (Carpinus betulus) eta pagoa (Fagus sylvatica) landatu dugu, baina baita ginkgoa ere (Ginkgo biloba). Azken horiekin dator usainik onena. Hobeto esanda, kiratsik txarrena. Ginkgoa dioikoa da, hau da, zuhaitz batzuk arrak eta beste batzuk emeak dira. Biak udaberrian loratzen dira, baina alea eman, beti bezala, emeak ematen du. Ale hori udazkenean heldu eta lurrera erortzen denean inguruan egotea ezinezkoa da, lagunaren kaka-usaina du, garbia, imitazio ezin hobea. Oraindik ez dakigu zergatik imitatzen duen hain ondo gure gorotzaren usaina. Zer onura ematen dio haziaren zabalkundeari? Ikaragarrizko kiratsa zabaltzen du. Kutsadurari ondoen eusten dion zuhaitzetakoa da eta hirietako kaleetan asko landatzen da. Lehen edozein landare jartzen zen, hazitik sortu eta kitto, orain, ordez, usaina dela medio, soilik arrak landatzen dira; ugaldu ez beste lan guztiak bete ditzan: gure arnasa garbitu, itzala eman, hiria berdatu eta abar.

Emearen emankortasuna kirasduna izango da, baina ez txarra. Asia ekialdean jan egiten dute (Txinan, Japonian, Korean), eta prestatzea ez da zaila: ez usaituarena egin eta aleak bildu; mami kirasdunetik barruko hezurrak bereizi, eta uretan ondo-ondo garbitu; hezurrak berriro garbitu; bi minutuz uretan irakin, atera, koipe pixka bat duen kazo edo paderan erregosten jarri, estalita eta arto krispetak bezala lehertu eta azala pitzatuko zaie. Orduan daude jateko onenean, gatz ttantta batekin edo nahi bezala. Gutizia bikaina.

Boladan jarri bitartean aprobetxatu eta jan. Mendiko onddotan ez bezala, ez duzu konpetentzia handirik izango bilketan. On egin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
Ongi etorri, entsaladen aroa!

Intxaurrondoak ekainean emango du bere fruitua. Lan bikaina egin du, esfortzuak merezi izan du. Lehen beroaldiekin zirkulazioak eta bihotzak zaintza bereziak behar dituzte. Garrantzitsua da hidratazioa mantentzeko neurriak hartzea –ura, infusioa eta saldak– eta fruta... [+]


2025-05-26 | Jakoba Errekondo
Sua lotzen duen lorea

Egurra lorarazteko gai da. Egurra lore bihurtzen du, bai, izan zurgin, arotz, zur-langile, zur-lantzaile, maiasturu, benuzer edo menuzer, zur-apaintzaile, zur-egintzaile, zuharotz, zurgile, zurgin-neska edo zurgin-mutil denak.


2025-05-26 | Garazi Zabaleta
Belardi
“Administrazioak egiten ez duenez, guk bultzatu dugu hiltegi proiektua”

2024ko irailetik martxan dute Urduñan Belardi hiltegia eta haragi-eraldaketarako gunea. Elikadura burujabetzaren bueltan herrian urte askoan egin duten prozesuaren ondorio da proiektua, Bedarbide abeltzainen elkarteak bultzatu duena. “Sektorean egindako ikerketatik,... [+]


2025-05-26 | Iñaki Sanz-Azkue
Euskal Herriko muskerrik handiena

Gorputzeko ezkatak kolore berde bizikoak ditu; biziak eta deigarriak. Eta horiekin nahasten dira, sare bat osatuko balute bezala, orban beltzak, bizkar osoan zehar. Gizakiaren begietara gardatxoa gardatxo egiten duena, ordea, saihetsean aurkituko dugu. Bertan, lerrokatuta,... [+]


Baso bat Veneziaren azpian

Veneziako urmaela, 452. urtea. Hunoen inbasioak bultzatuta, Italiar penintsulako barrualdeko hainbat biztanlek eremu zingiratsuan hartu zuten behin behineko babesa. Baina lonbardiarren inbasioak iritsi ziren urte batzuetan, eta bizitoki iraunkorra bihurtuko zen etorkin... [+]


2025-05-19 | Jakoba Errekondo
Pagotxa eta beste pagotxak

A ze pagotxa!, esan ohi dugu. Pagotxa edo mauka edo txokoa edo mantxunga edo… onturre edo probetxu ona ateratzen zaion zerbaiti edo horren aukerari esaten zaio “pagotxa”.


2025-05-19 | Garazi Zabaleta
Ezpelzaintza 2050
Sitsak munduko ezpel baso handiena suntsitu ez dezan

Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten ari da ezpeldietan azken urteotan, eta espeziea babesteko eta... [+]


2025-05-19 | Nagore Zaldua
Luma-mototsa
Zizareak olatupeko hondarretan

Haurtzaroan, lursailen batean, parkeren batean edo baserri giroko lurretan sarritan izaten genituen “txitxareak” eskuartean… Jolas guneak gero eta artifizialagoak diren garai hauetan ordea, zaila da hiri nahiz herri-guneetan halakoak topatzea. Baina itsasoko... [+]


2025-05-12 | Jakoba Errekondo
Baso bat da dolarea, baita sagardoa ere

Aurten bai urtea da. Sagar urtea izango da aurtengo hau (Malus domestica). Eta baialdia behar bezala agurtu eta baliatzeko, besteak beste, dolareak gertatu beharko ditugu. 


2025-05-12 | Garazi Zabaleta
Ortulaguntza
Ekoizle txikiei arnas emateko lanpostu publikoa Debagoienan

Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]


2025-05-12 | Irati Diez Virto
Kondairetako piztia Kantauri Itsasoan

Kaxalotea edo zeroia (Physeter macrocephalus) munduko horzdun zetazeo handiena da, eta baita munduko horzdun animalia handiena ere. Beheko barailan soilik ikusten zaizkio hortzak, baina bakoitzak kilo bateko pisua izan dezake. Izatez, ez dago oso argi zertarako erabiltzen dituen... [+]


2025-05-05 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Udaberriko festa, agroekologia ospatzeko

Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko hitzordua aitzakia paregabea izanen da tarte eder bat partekatu... [+]


Itsasoan katua marrazo

Gure hondartzak marrazoz beterik daude. Igerilariak lasai egon, kostaldean 100-200 metroko sakoneran ditugun hondartza zabalez ari bainaiz. Bertan bizi da Atlantikoko marrazo ugariena eta txikiena.


2025-05-05 | Jakoba Errekondo
Hazi batetik mundu guztiak

Lagun asko dut. Ezagutzen ditudanetatik hegalari jendea da mordoxka bat. Duela hiru bat urte, horietako baten bisita izan nuen; ez dut gogoan nor zen. Antxeta mokogorria izan zitekeen, edo zozo eme bat, edo saldo handietan ibiltzen diren arabazozo pikart horietakoren bat, edo... [+]


Memoriaren herbarioak

Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.


Eguneraketa berriak daude