Urte berriarekin batera abiatuko da Mediabask, Ipar Euskal Herriko hedabide berria

  • Urtarrilaren 1ean jarriko da martxan Ipar Euskal Herriko Mediabask hedabidearen webgunea. Mediabask paperezko astekaria berriz, otsaila eta martxoa artean atera nahi dute.


2014ko abenduaren 15an - 09:48
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Larunbatean egin zen Mediabask.eus webgunearen aurkezpenena. (Argazkia: www.kazeta.eus)

Larunbatean 50 pertsona inguru elkartu dira Kanbon Mediabask.eus webgunea eta Kazeta.eus agerkariaren gune berritua ezagutzeko, azken hedabide horrek argitaratu duenez.

Egitasmoa eta hedabidearen izena ezagutarazteko promozio ale bat, "0 alea", igorriko dute Ipar Euskal Herriko etxe guztietara postaz.

Lehenengo ale horrekin aldizkaria aurkeztu nahi dute. Proiektua martxan jartzean aldizkariak izango dituen atal guztiak izango ditu eta gaurkotasun gaiak landuko ditu.

Proiektuaren barrenak

Sei kazetari, bi argazkilari, kontable bat eta komertzial batek osatuko dute Antton Etxeberrik zuzendutako lantaldea.

Etxeberrik esan du jendearen sostenguagatik izan dela posible hedabide berriaren sorrera, eta ohartarazi du aurrerantzean ere sostengu hori ezinbestekoa izango dela.

Horretarako, hiru harpidetza mota aurkeztu dituzte: lehena 6 eurokoa, bigarrena 12 eurokoa eta hirugarrena 20 eurokoa. Azken eskaintzak Mediabask astekaria eskuratzea ahalbidetuko du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hedabideak
Al Jazeera debekatu du Israelek, Gazan dagoen nazioarteko hedabiderik handiena

Hamasen tresna izatea leporatuta ezarri du debekua estatu sionistak. Al Jazeerak akusazioak ukatu ditu eta ahots kritikoak isilarazi nahia salatu du. Nazioarteko hainbat elkartek kritikatu dute “prentsa askatasunaren aurkako erasoa”. Debekua 45 egunekoa da momentuz,... [+]


2024-05-03 | ARGIA
Esan erran irratiaren 25 urteko ibilbidea jasotzen duen dokumentala gaur estreinatuko dute Larraintzarren

Nafarroako euskara hutseko irratiak 25 urte bete ditu eta Dialeko azkenak dokumentalean bildu dute bere ibilbidea. Maiatzaren 3an Larraintzarren estreinatuko dute, eta hurrengo asteetan Aizarotzen eta Erason egongo da ikusteko aukera.


2024-04-29 | ARGIA
Aldatu Gidoia-k euskara ez zokoratzea eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari maiatzaren 18ko protestan

Maiatzaren 18an, Gasteizen, egingo da mobilizazioa Aldatu gidoia euskararen alde lelopean. Kanpainan parte hartzen ari diren eragileek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote euskararen aldeko politikak ezartzeko ikus-entzunezkoetan, eta EITBn beharrezko baliabideak jar ditzala... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Eguneraketa berriak daude