Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak eman du dataren berri. Azaroaren 23an eta 24an izango da inbestidura saioa eta bi egunera egingo da izendapena Gernikan.
Eusko Legebiltzarrak ezarri du Eusko Jaurlaritzako hurrengo lehendakaria izendatzeko inbestidura saioaren data, bi aste barru izango da, azaroaren 23an eta 24an. Agenda horrekin, seguruenik bi egun geroago egingo da izendapen ofiziala, azaroaren 26an larunbatarekin, Gernikan.
Alderdiek oraindik tarte labur bat izango dute, beraz, inbestiduraren aurrean euren artean negoziatzeko. Hauteskunde emaitzak kontuan edukita, EAJko hautagai eta egun lehendakari den Iñigo Urkulluk ditu aukera gehien berriz ere lehendakari izateko, horretarako PSEren babesa lortzeko ahaleginetan ari da. EH Bilduko Maddalen Iriarte ere lehendakari izateko aurkeztuko da.
2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten.
“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]
Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdiek udalerriz udalerri izandako babesa irudikatzen du mapa honek. Zirkuluen azalerak proportzionalak dira hautatutako alderdiak udalerri bakoitzean ateratako boto kopuruarekiko.
[[hauteskundeak alderdiak zabala 2024... [+]