Urdazubiko eta Pobeñako gazteen arteko elkartrukea sustatu nahi dute

  • Burdina dela medio, mendeetako harremana izan du Urdazubik (Nafarroa) Bizkaiko Muskiz eta Pobeña herriekin. Bizkaian ateratzen zen minerala itsasoz ekartzen zuten Lapurdira eta Urdazuri ibaian goiti eta idiek bultzatutako gurdiekin ekartzen zuten Salbatore monastegira, burdinoletan erabiltzeko. Azken urteetan, Burdinaren Egunean irudikatu dute antzinako bidaia hori. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko apirilaren 26an - 09:56
Burdinaren bidez aspaldiko harremana izan dute Nafarroako eta Bizkaiko herri hauek.

Orain, Muskiz eta Pobeñako alkateek herrien arteko harreman horretan sakondu nahi izan dute eta Urdazubiko gazteekin elkartruke jardunaldiak egin nahi dituzte. 18 eta 20 urte arteko gazteei zuzendutako elkartrukea litzateke, euskara eta burdina oinarri duena. Lehenik, Urdazubiko 5-6 gaztek Pobeña bisitatzea proposatu dute eta gero, Burdinaren Egunaren karietara, bizkaitarrak Urdazubira etortzea. Urdazubiko Udalak gazteak animatu nahi ditu elkartrukean parte hartzera. Elkartrukeko gastuak (ostatu-hartzea, otorduak eta garraioak, bertzeak bertze) Petronor enpresak ordainduko ditu.

Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons izentziari esker argitaratu dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Urdazubi
2024-03-25 | ARGIA
Baserrien zurezko egiturak berritzen ikasteko programa martxan jarri dute mugaz bi aldeetako erakundeek

"Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.


Julio Soto nagusi bertsolari txapelketako bigarren final-laurdenean, Urdazubin

Martxoaren 9an Etxarri Aranatzen jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du egungo txapeldunak. 


2017-01-19 | Erran .eus
Urdazubiko Landibar auzoa urbanizatzeko proiektuak egonezina sortu du

Urdazubiko Landibar auzoan kezka eta haserrea piztu du Udalak onartu berri duen hirigintza proiektu batek. Kezka, auzoko belagiak urbano izendatzeko proposamenaren aurka daudelako; haserrea, berriz, azken erabakiak ezkutuan hartu direlakoan. 


Alkerdi koben ondoan dagoen meatzeko lanak behin betiko geratzeko eskatu du Aranzadik

Zientzia elkartearen ustez haitzuloan historiaurreko aztarna gehiago aurkitzeko “aukera handiak” daude eta eremu osoa babestu behar da.


Vuelta 2016
Dantxarinea "prekaritatearen paradisu": helikopteroek erakutsiko ez dizuten errealitatea

Muga ondoan dagoen Urdazubiko merkataritza guneko lan baldintza eta ordutegiak “uharte bat bezala” direla dio ELA sindikatuak. Espainiako Vueltaren etapa bertan amaituko dela baliatuta protesta egingo dute.


Eguneraketa berriak daude