UPyD ez da EAEko hauteskundeetara aurkeztuko

  • UPyD ez dago behar bezala prestaturik irailaren 25ean egingo diren EAEko hauteskundeetara aurkezteko. Hala adierazi du Gorka Maneirok, alderdiak azken lau urteetan Gasteizen izandako legebiltzarkideak, Donostian emandako prentsaurrekoan.  


2016ko abuztuaren 23an - 11:25

Hautagaitza aurkeztuko zuela iragarri zuenetik hamar egun besterik igaro ez direla jakinarazi du bere erabakia UPyDk. Gorka Maneiroren esanetan, alderdiko zuzendaritzaren ustez “ez dago hauteskunde kanpainari behar bezala aurre egiteko prest”. Alta, ez du xehetasunik eman asmo aldaketaren arrazoiez.

Maneirok gaineratu du urte amaieran kongresua egingo dutela, hurrengo hauteskundeei begira alderdia indartzeko helburuz.

Hainbat inkestaren arabera, UPyDk, aurkeztuta ere, galdu egingo luke azken urteetan Gasteizko Legebiltzarrean izandako ordezkari bakarra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Eguneraketa berriak daude