ARGIA.eus

2021eko abenduaren 02a

Unibertsoa jaio eta berehala gertatu zena ulertzeko giltzarria

  • Inflazio kosmikoa unibertsoa sortu osteko lehen momentua hobekien azaltzen duen teoria da, eta baditu dagoeneko 30 urte, Big Bangaren teoria osatzera heldu baitzen 80ko hamarkadan. Alan Guth zientzialari estatubatuarrak proposatu zuen eta berau egiaztatatzen duen froga litzatekeena aurkitu dute nazioarteko zientzialariek, Antarktikan. Inflazioaren teoriaren arabera, unibertsoa ikaragarri hedatu zen, eta ikaragarri azkar gainera, duela 13.800 milioi urteko leherketa gertatu eta berehala. Geroztik, pausatuago jarraitu du hedatzen.

Garbine Ubeda Goikoetxea @garbineubeda
2014ko martxoaren 18a

BICEP2 mikro-uhin teleskopioak lehen istant haren dardara sotila aurkitu du, leherketa gertatu eta berehalako hedatzearena. Zeruan aurkitu duten hori, beraz, grabitazio uhinen arrastoak dira, eta Albert Einsteinek Erlatibitatearen Teorian zioen moduan, Big Bang bezalako gertaera bortitzak uhin modukoak sortu beharko lituzke espazio-denboran. Gauza batean tronpatu egin zen, ordea, genioa. Hark ez baitzuen uste grabitazio uhinok aurkitu ahal izango zirenik, unibertsoa hain handi eta zaharra izaki.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Kosmologia

Kosmologia kanaletik interesatuko zaizu...
Alarma faltsua: iaz behatutakoa ez ziren grabitate-uhinak

2014ko maiatzean zenbait zientzialarik iragarri zuten unibertsoko lehen grabitate-uhinak izan zitezkeenak detektatu zituztela, Planck satelite europarrak jasotako datuetan oinarrituz (ikus Argia 2.410). Uhin horien presentzia ezinbestekoa da Big Bang teoria baieztatzeko. Haren... [+]


2009-02-08 | Unai Brea
Kosmologia
Zein unibertsotan bizi gara?
Zientzian indar hartuz doan ildoaren arabera, izenburuko galderaren erantzuna hau litzateke: “Bizi gaitezkeen bakarrean”. Edo bestela esanda: “Naturaren ezaugarriek gu hemen egoteko propio sortuak dirudite”. Sostengatu daiteke halako baieztapen bat... [+]

Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude