Txomin Heguy aktorea omendu du Loraldia Kultur Elkarteak

  • Anton Abbadia Dublinetik Hendaiara antzezlanean, Abbadia beraren papera antzeztu zuen azken aldiz Txomin Heguy aktoreak joan den larunbatean eta Loraldia Kultur Elkarteak omenaldi xume bat eskaini zion. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 28an - 09:10
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Txomin Heguy aktore lapurtarrak bete du Anton Abbadiaren papera Anton Abbadia Dublinetik Hendaiara antzezpenean eta Loraldiak egindako lana goraipatu nahi izan du, asteburuan Donostiako Antzoki Zaharrean egindako omenaldi xume batekin. Antzezlanak 2018ko martxoan ikusi zuen argia lehenbizikoz Bilboko Arriaga antzokian eta joan den asteburuan azken aldiz antzeztu zuten Donostian, herriz herri ibili den ibilbide luze bati amaiera emanez. 

Abbadiaren bizitza ezagutzera emateko helburuarekin sortu zuen Loraldiak lan hau, izan ere, esploratzailea, geografoa, astronomoa eta XIX. mendean garaiko euskal kultura bultzatu zuen gizona zen. Gainera, bera izan zen elkarteak 2015etik Bilbon ospatzen den jaialdiaren inspirazio iturria. 

Heguyren lana goraipatzeko Oier Guillánek, Metrokoadroka Sormen Lantegiko zuzendariak; Olatz Beobide aktoreak, Heguyrekin tauletan aritu dena; eta Imanol Agirrek, Loraldia Kultur Elkartearen ordezkariak hitz batzuk eskaini zizkioten aktoreari.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...