TV3

TV3 kate katalanak orain emititu dezake Valentzian

  • Acció Cultural del País Valenciá elkarteak TV3 Kataluniako telebista publikoaren emisioak berrabiarazteko aukera izango du hemendik aurrera eta Valentziako Gobernuak ezarritako 300.000 euroko isuna bertan behera geratu da. Hala adierazi du Espainiako Auzitegi Gorenak, eta sententziaren ondoren, Valentziako Gobernuak esan du beteko duela Auzitegi Gorenaren erabakia.


2012ko abenduaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
TV3 ikustea eskatzeko egindako manifestazioa Valentzian.

Acció Cultural del País Valenciá elkarteak, katalanez emititzen duen TV3 Valentzian ikusi ahal izateko hedagailuak jarriak zituen eta Gobernuak 2007ko otsailean emititzea debekatu eta isuna jarri zion. Elkarteak borroka judiziala hasi zuen. Auzitegi Nagusiak atzera bota zuen elkartearen errekurtsoa eta honek Auzitegi Gorenera jo zuen.

2007an borroka judizialarekin batera borroka politikoa abiatu zuen Acció Cultural del País Valenciá elkarteak eta 650.000 sinadura bildu zituen Valentzian TV3 emititzeko baimena lortzeko.

Orain, elkarteak ez du isunik ordainduko eta emititzeko aukera dauka, baina nahiago du lehendabizi Valentziako Gobernuarekin elkartu eta akordiora iritsi. Izan ere, Auzitegi Gorenak emisioak debekatzeko aukerarik gabe utzi du Gobernua, horretan eskuduntzarik ez duelako, baina elkarteak aurkeztutako errekurtsoetako bat oraindik Valentziako Auzitegi Nagusian dago.

Mercé Teodoro elkarteko abokatuak emititzen hasteko esperantza agertu du: “Eremu erradioelektrikoa badago eta hedagailuen jabe izaten segitzen dugu”.

Informazio gehiago:

2010ean ARGIA astekariko 2216. zenbakian afera honi buruzko erreportajea argitaratu genuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: TV3
2019-04-09 | ARGIA
TV3 eta Catalunya Radio, auzipetuen aulkian

Urriaren 1eko erreferendumarekin loturan, bi hedabideotako zuzendariak auzipetu dituzte. Orotara 32 dira auzipetuak.


2018-01-25 | Andoni Mikelarena
'Pòlonia' saioa (besteak beste) arriskuan, Espainiako Ogasunak TV3ri 167 milioi euro eskatu ostean

Espainiako Ogasunak Kataluniako Irrati Telebista Publikoari 167,5 milioi euro itzultzeko eskatu dio, 2015 eta 2018 urteen arteko BEZaren prozeduragatik. Hedabidea egoera ekonomiko larrian utzi du erabakiak eta zenbait saio kendu litzake.


2017-11-05 | ARGIA
Kazetaritzaren independentzia babes dezagun autoritarismotik

Espainiako Gobernuak, PSOE eta Ciudadanosen babesarekin, Kataluniako instituzio publikoen kontrola bereganatzeko mehatxua egin du. Tartean, TV3, Catalunya Ràdio eta Agència Catalana de Notícies (ACN) hedabideen funtzio publikoa deuseztatu eta kontrol... [+]


2017-10-30 | ARGIA
Kazetaritzaren independentzia babes dezagun autoritarismotik

Espainiako Gobernuak, PSOE eta Ciudadanosen babesarekin, Kataluniako instituzio publikoen kontrola bereganatzeko mehatxua egin du. Tartean, TV3, Catalunya Ràdio eta Agència Catalana de Notícies (ACN) hedabideen funtzio publikoa deuseztatu eta kontrol... [+]


Pantailaz beteriko munduan euskararentzat leku bila

Telebista, tableta, mugikorra… batetik bestera egiten dugu salto informazio bila egunero. Joera hori “pantaila anitz” bezala ezagutzen da eta eskaintzen dituen erronka eta aukerez aritu ziren ostegunean Donostiako San Telmo museoan, Iametzak, ARGIA eta... [+]


Eguneraketa berriak daude