Turkian martxoaren 9an Hazim Özsu, Rahmet FM irratiko aurkezlea tiroz hil zuen entzule batek irratsaioan "balio sakratuen" inguruan egindako adierazpenengatik.
Martxoaren 9an, Hamiz Özsu kazetaria tiroz hil zuten Turkiako Bursa hirian, Rahmet FM irratian erlijioaren inguruan egindako zenbait adierazpenengatik. Irratiko entzule batek aitortu du hilketa eta epaiketaren zain dago.
46 urteko kazetariak lepoan jaso zuen tiroa eta ospitalera iritsi eta ordu gutxira hil zen. Ustezko hiltzailea, Halil Nalçaci, sei egun beranduago atxilotu zuten Bursan, 300 zaintza-kameren grabazioak aztertu ostean. Lehen audientzian, “pandemia garaian balio sakratuekin zerikusia zuten zenbait adierazpen” gustuko ez zituela adierazi zuen. Era berean, lehenago abisua emateko irratira deitu zuela adierazu zuen, “baina ez zuten kontuan hartu eta akats berdinak errepikatu zituzten”. Haserre eta amorratuta zegoelarik, kazetariaren etxera joan eta atea ireki zionari laguna zela esan zion. “Atera zenean, 'orain isilduko zaitut' esan eta tiro egin nion lepoan”, aitortu zuen.
Mugarik Gabeko Kazetariak (RSF) elkarteak Turkiako kazetariekiko intolerantzia salatu eta justiziari horiek babesteko eskatu dio. Erol Onderoglu RSFeko Turkiako ordezkariaren esanetan, "tragedia hori gertatuko zen beldur ginen, Gobernuak kazetariekiko intolerantzia arindu baitu”. “Turkiako gobernuak gizartearen polarizazioa elikatzen duen bitartean eta indarkeria politikoa eta zigorgabetasuna amaitzeko ezer egiten ez den bitartean, kazetariak ezingo dira herrialdean seguru sentitu”, gaineratu du.
Onderogluk gogorarazi duenez, Turkian 139 kazetari erasotu dituzte azken bost urteetan eta The Journalist Union of Turkey-ko datuen arabera, bederatzi kazetarik jasan dituzte erasoak urtea hasi zenetik.
Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]
Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]
Aurreko astean, Madrilen epaitu zituzten José Manzaneda kazetaria eta Euskadi-Cubako legezko ordezkaritza, artikulu baten harira: AEBen blokeoaz hitz egiten zen idatzian. Sei urteko espetxe-zigorra eta 70.000 euro inguruko zigor ekonomikoa eskatzen zituen akusazio... [+]
Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.
Akusazio partikularrak 50.000 euroko kalte-ordaina ere eskatu du Cubainformacióneko José Manzaneda kazetariaren aurka, erreportaje batean emandako edukiagatik.