Torrari urte eta erdiko inhabilitazioa ezarri dio Kataluniako Auzitegiak

  • Kataluniako Auzitegi Nagusiak desobedientzia delitua egotzi dio Quim Torra Generalitateko presidenteari, Espainiako Hauteskude Batzordearen aginduari muzin eginez, Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpainan eraikin publikoetatik xingola horiak eta presoen aldeko mezuak garaiz ez kentzeagatik.


2019ko abenduaren 19an - 11:52
Argazkia: Wikimedia

Urte eta erdiko inhabilitazioaz gain, 30.000 euroko isuna ezarri diote. Torrak onartu du hauteskunde batzordearen agindua ez betetzeko erabakia hartu zuela: "Ez, ez nuen bete. Ezinezkoa zen legez kanpoko agindu bat betetzea. Erakunde horrek ez zuen horretarako eskumenik".

Zigorra ez da irmoa oraindik, Espainiako Auzitegi Nagusian helegitea jar dakiokeelako. Ez du esan nahi, beraz, presidente kargutik berehala kenduko dutenik.

Oriol Junquerasek immunitatea zuen, Europako Justizia Auzitegiaren arabera

Maiatzeko hauteskundeetan eurodiputatu izateko hautatua izan zen une beretik, Oriol Junqueras Generalitateko presidente-ordeak immunitatea zuen, Europako Justizia Auzitegiaren epaiaren arabera. Dena den, haren aurkako epaia irmoa denez, espetxean jarraitu beharko du. Aldiz, eragina izan dezake Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiaren eta Toni Comín Generalitateko kide ohiaren kasuetan.

Biek ala biek aldarrikatu dute hautatuak izan ziren momentutik bertatik eurodiputatu direla; halaber, Junqueras askatzeko eskatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude