Kataluniako Auzitegi Nagusiak desobedientzia delitua egotzi dio Quim Torra Generalitateko presidenteari, Espainiako Hauteskude Batzordearen aginduari muzin eginez, Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpainan eraikin publikoetatik xingola horiak eta presoen aldeko mezuak garaiz ez kentzeagatik.
Urte eta erdiko inhabilitazioaz gain, 30.000 euroko isuna ezarri diote. Torrak onartu du hauteskunde batzordearen agindua ez betetzeko erabakia hartu zuela: "Ez, ez nuen bete. Ezinezkoa zen legez kanpoko agindu bat betetzea. Erakunde horrek ez zuen horretarako eskumenik".
Zigorra ez da irmoa oraindik, Espainiako Auzitegi Nagusian helegitea jar dakiokeelako. Ez du esan nahi, beraz, presidente kargutik berehala kenduko dutenik.
Oriol Junquerasek immunitatea zuen, Europako Justizia Auzitegiaren arabera
Maiatzeko hauteskundeetan eurodiputatu izateko hautatua izan zen une beretik, Oriol Junqueras Generalitateko presidente-ordeak immunitatea zuen, Europako Justizia Auzitegiaren epaiaren arabera. Dena den, haren aurkako epaia irmoa denez, espetxean jarraitu beharko du. Aldiz, eragina izan dezake Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiaren eta Toni Comín Generalitateko kide ohiaren kasuetan.
Biek ala biek aldarrikatu dute hautatuak izan ziren momentutik bertatik eurodiputatu direla; halaber, Junqueras askatzeko eskatu dute.
Encara queden jutges a Europa. Llibertat immediata per a @junqueras! El TJUE defensa els mateixos criteris que hem defensat contra el Parlament europeu i les autoritats espanyoles, que han intentat alterar el funcionament de la democràcia europea. @EuParlament @ourvoteseu
— Carles Puigdemont (@KRLS) December 19, 2019
Vam venir a Europa perquè confiàvem en els seus jutges. Avui el #TJUE ha fet justícia. Com vam dir sempre, @krls, @junqueras i jo som eurodiputats des del moment mateix de la proclamació dels resultats electoral. Guanya la democràcia! Exigim la llibertat immediata de @junqueras.
— Toni Comín (@toni_comin) December 19, 2019