LAB

Texajax enpresa Lan Ikuskaritzan salatuko dute, kaleratutako ama “diskriminatzeagatik”

  • Zornotzako Abrasivos Texajax enpresaren aurka salaketa jarriko du LAB sindikatuak Lan Ikuskaritzan, "diskriminatu egiten duten enpresak zigortuak" izan behar direla uste dutelako. Ama izan ostean kaleratutako Janireren borroka "eredugarria" goratu du LABek gaur egindako agerraldian.


2018ko maiatzaren 10ean - 09:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Epaiak "sexuaren araberako diskriminazioa" sufritu zuela dio, "amatasunaren ondorioz oinarrizko eskubideak urratuak" izan direla, eta, enpresak kalte ordaina eman beharko dio. Hala ere, "zapore gazi-gozoa" utzi die borroka horrek, Janirek bere lanpostua galdu duelako. Lan Ikuskaritzan dagokion zigorra jartzea espero du sindikatuak.

Era berean, Lan Ikuskaritzari zein instituzioei neurri prebentiboak ipintzea eta “emakumeak diskriminatzen dituzten enpresak detektatu eta zigortzeko beharrezkoak diren ekinbideak martxan jartzea” ere eskatu die sindikatuak.

Salaketa ipintzera animatu du Janirek

Janirek eskerrak eman dizkie LAB sindikatuari eta Zornotzako Mugimendu Feministari  "borrokan bidelagun" izan dituelako. Egoera berdinean dauden emakumeak salaketa ipintzera animatu ditu. "Bidea gogorra bada ere, gogorragoa delako oraindik injustizia hauen aurrean ezer egin gabe geratzea".

LABeko Maite Barreñak azaldu duenez, "babes neurri praktiko eta errealak behar dira" eta egun bideratzen diren berdintasunerako politikek ez dutela hori bermatzen azpimarratu du. Zaloa Ibeasek gogoratu duenez, "egunero, ezkutuan, euren lanpostua galtzen dute emakume askok ama izateagatik, baina balizko ondorioek sortzen dieten beldurragaitik, ez dituzte egoera hauek salatzen". Uste du "inpunitate osoa" dagoela egoera hauen aurrean. Barreñak nabarmendu du gizon batek ere ez duela bere lanpostua galdu aita izateagatik. 

LABetik Zornotzako mugimendu feministaren inplikazioa azpimarratu dute. Sinisten dizugu kanpaina eta Zornotzan egindako manifestazio jendetsua aipatu dituzte.

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LAB
Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Sergio Ayucar: “BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea”

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Etxeko langileen hitzarmenaren auzia Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eraman du LABek

Etxeko langileek jasaten duten "prekaritateari" aurre egiteko, "neurri zehatzak" biltzen dituen dekalogo bat aurkeztu du sindikatuak, Bilbon. Auzia lehenbizi Espainiako Auzitegi Gorenera eraman zuela jakinarazi du LABek, baina auzitegi horrek ez diola... [+]


2025-07-09 | ARGIA
Etxebizitza erosteko Jaurlaritzaren abala azken buruan “diru publikoa banketxeei” ematea dela kritikatu dute LABek eta EH Bilduk

18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]


Euskararen oldarraldiaren kontrako hainbat mobilizazio eta ekimen egingo ditu LABek urrian

Administrazioa euskalduntzeko legeria aldatu beharra dagoela azpirramatzen du LAB sindikatuak eta hori lortzeko "herritarren aktibazioa" ezinbestekotzat hartu du. Hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte udazkenean.


EAJren hizkuntza eskakizunetarako proposamena “atzerapausoa” dela salatu dute ELAk eta LABek

Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belar eta sasiek hartuta ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean “zerbitzu... [+]


Correos enpresa publikoko langileak, Axa aseguru pribatuen komertzial bilakatuta

Correosen bidalketa zerbitzuan "kaosa" eta "kolapsoa" nagusi den bitartean, enpresa publikoak Axa aseguru etxearekin akordio bat iragarri berri du. Ekainaren 1erako, Correosek Espainiako Estatu osoan dituen 800 bulegoetan Axaren aseguruak egin ahal izango dituzte... [+]


"Kolapsoa" Correos-en
“Emakume askok mamografia egiteko hitzordua galdu dute ez dutelako gutuna garaiz jaso”

Correosen “kaos” egoera salatu zuen Gasteizko LAB sindikatuak apirilaren 16an. Hilabetetan bidalketak “kolapsatuta” egon direla jakinarazi zuen, eta Alde Zaharra, Salburua eta Santa Luzia auzoetarako soilik 10.000 posta bidalketa zeudela pilatuta... [+]


Inko Iriarte (LAB): “Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz”

"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]


Gasteizko lorezainek manifestaziora deitu dute, astelehenean greban bi hilabete bete dituztenean

Manifestazioa astelehenean, maiatzak 26, izango da 18:30ean Gasteizko Plaza Berritik. ELA, LAB eta ESK sindikatuek deitutako manifestazioan eskatuko dute grebari hasiera eman zion hitzarmen propioa lortzea.


Konpromiso sindikala Donostiako Udalean
“Euskaraz lan egin eta bizitzeko aukera bermatu daiteke, borondatea baldin badago”

Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]


Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak negoziazio mahaira deitu ditu sindikatuak ostegunerako eta proposamen “berria” iragarri du

Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek deitutako greba astearen atarian dator Hezkuntza Sailaren mugimendua. Ostegunean bilduko dira sindikatuak eta Hezkuntza Saila, bertan ezagutaraziko du sailak proposamen zehatza, baina zenbait eduki aurreratu ditu asteartean Begoña... [+]


Patronalari absentismoaren “iruzurra” aurpegiratu eta lan istripuak prebenitzeko eskatu diote Hego Euskal Herriko sindikatuek

Sindikatuek agerraldi eta salaketa publikoak egin dituzte astelehenean, Nazioarteko Lan Osasunaren Egunean. Hego Euskal Herrian iaz zenbatu zituzten 64 hildakoen gorpuak irudikatu dituzte LABek, ESK-k, STEILASek, EHNEk, Etxaldek eta CGTk Iruñean eta Donostian.


Eguneraketa berriak daude