Teresa Toda kazetaria aske geratu da

  • Teresa Toda Egin egunkariko kazetariak sei urte eman ditu espetxean. 18/98 makrosumarioan inputatu zuten. Goizeko 8:30ean atera da Kordobako kartzelatik.


2013ko azaroaren 27an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Teresa Toda, artxiboko irudian (Argazkia: ehl-catalunya / Picasaweb)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Goizeko 8:30ean atera da Kordobako kartzelatik.

2007ko abenduaren 1ean atxilotu zuen poliziak, Espainiako Auzitegi Nazionalak 18/98 makrosumarioko akusatuen aurkako epaia jakinarazi baino lehen –urte horretako abenduaren 19an egin zen publiko–.

Egineko langile gehiago kondenatu zituzten sumario horren barruan, haien artean Jabier Salutregi zuzendaria, eta Administrazio Kontseiluko kideak: Isidro eta Patxo Murga, Manu Trenor, Xabier Alegria, Pablo Gorostiaga, Jose Luis Elkoro, Manuel Intxauspe, Jexuxmari eta Iñaki Zalakain, eta Xabi Otero.

Teresa Todari elkarrizketa ARGIAn:

1998an Pello Zubiriak eta Xabier Lekuonak egindako elkarrizketa plazaratu zuen ARGIAk. Garai horretan Egineko Madrileko korrespontsala zen Toda, eta Catalunyako Cánigo aldizkarian, MCEko egunkarian, Punto y Hora... eta hainbat aldizkariren kolaboratzaile. Jose Luis Moralesekin batera La trama de los GAL liburua argitaratu berri zuen. Joxi Zabala eta Joxean Lasaren desagerketaren 5. urteurrena zela-eta Tolosara hurbildu zitzaien ARGIAko kazetariei, GALen inguruko hari ilunak argitu asmoz.


Egin kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.