Sustrairik gabeko kimuak


2022ko otsailaren 15ean - 13:11
Azken eguneraketa: 14:13
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Herritar, guraso eta irakasle moduan egunetik egunera gehiago kezkatzen nauen gai batekin natorkizue. Gazteen irakurketa ohiturak, edo hobe esanda, irakurketa ezaren ohiturak. Aldizkari hau berau esku artean zenbat gaztek izango duten jakitea ondo legoke, adibide bat jartzearren.

Egungo gazteei mugikor edo gailuei egunero zenbat ordu eskaintzen dizkieten galdetuko bagenie, harrituta geratuko ginateke ziur aski, bereziki sare sozialei. Bizian zehar zenbat liburu irakurri dituzten galdetuko bagenie ere, asko eta asko aho zabalik geratuko ginateke seguruenik. Azken ikerketen arabera, gazteen artean mugikorraren erabilera egunero lau ordutik gorakoa da, eta eguna hastean eta bukatzean egiten duten lehenengo eta azkeneko gauza mugikorra begiratzea da. Esango nuke,  eta hanka sartzeko beldur handirik gabe, gazte askok lau liburu ez dituztela irakurri bizi osoan zehar iniziatiba propioz. Azken urteetan gailentzen ari den joera horrek hainbat aldaketa edo ondorio sor ditzakeenaren ustean nago. Ondorio atzeraezinak, eta bizitzako hainbat eta hainbat arlotan eragin zuzena izan dezaketenak. Esaterako, askotan galdetu ohi diot neure buruari joera horrek gure hizkuntzaren erabileran zer eragin izan dezakeen. Gazteek kontsumitzen dituzten edukietatik zenbat izango ote dira euskaraz? Badirudi gazteen ohituretan eta euskararen erabileran eragin zuzena izan dezakeela, eta honek etorkizunean izan ditzakeen eraginei buruz hausnartzea ez legoke gaizki.

Teknologia berrien erabilerak gure bizimoduetan eraldaketa ekarri duela begi-bistakoa da, eta horiek erabiltzen jakiteak onurak ekarri dizkigulakoan nago. Baina hori da gakoa, erabilera, eta zehazki, erabilera egokia. Nire barnean sentimendu bat ernatzen joan da azkenaldian; hain zuzen, guk izan ez ditugun hainbat baliabide eskaintzeko asmoz, mendeetan zehar hezkuntzan oinarri izan diren hainbat ezagutza ez ote diren garrantzia galtzen ari. Egunerokotasunean zur eta lur geratzen naiz gazteek irakurtzean dituzten ulermen arazoak ikustean. Esaldi edota esamolde laburrak abiadura biziz irakurtzen ohiturik beraien gailuetan, hiru edo lau lerroko paragrafoak irakurtzean izugarrizko arazoak sortzen zaizkie, edo okerrago, zuzenean errefusatu egiten dituzte, irakurtzeari uko eginez. Irakurtzea ez zaiela gustatzen esan ohi dute askok, baina, whatsappetik iristen zaizkien mezuak irakurtzeko ez dute traba handirik izaten...

Esango nuke helduon gehiengoak irakurketa eta ulermena bat eginik ulertzen ditugula, irakurketak zentzua izan behar badu behintzat. Gure heziketan, gure irakats-prozesuan oinarrizko tresna izan da, oinarrizkoena agian. Egunerokotasuna ezingo genuke ulertu egoki irakurtzen jakin gabe. Zoritxarrez egun, irakurketa/ulermen sinbiosi horretan arrakala sortzen ari dela dirudi, bereziki gazteengan. Ezinbesteko gaitasun bat, etorkizunean egunero beharrezkoa izango duten gaitasun bat. Izan ere, irakurketa  ez al da izan ezagutza geureganatzeko tresna eraginkorrena belaunaldietan zehar? Bere onuren artean asko aipa genitzake, baina irakurketa hezkuntzaren oinarrizko tresna bat dela esango nuke ezbairik gabe.

Arestian aipatutakoaz gaindi, badirudi irakurtzeko gaitasun gabezia horren eraginez, egun kontraesan bat sortzen ari dela. Bizitzen ari garen gizarte digitalizatuan, gailu guztietan eta une oro informazio kopuru izugarria etengabe jasotzen ari garen garaian, sekula baino garrantzitsuagoa dirudi komunikazio gaitasun trebatua izateak. Jasotzen dugun informazio zaparrada guzti hori prozesatu eta interpretatzeko gaitasuna izateak. Izan ere, eta esaerak dioen moduan, asko balio du gaztearen indarrak, baina ez ote du hainbeste balio landuriko buru azkarrak…

Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu, eta helduon jarrerak zeresan handia duelakoan nago. Topikoa da bai, baina esan beharrik ez dago gazteak direla gizartearen isla argia. Jakina da gazteek ikusten dutenetik gehiago ikasten dutela entzuten dutenetik baino. Mahaigaineratu beharreko eztabaidak beraz, ez ote luke izan behar, helduok eskaintzen dizkiegun ereduak egokiak ote diren?

Kimuek etorkizuneko argia egoki baliatu behar badute, sustraiak sendo errotzeko baliabideak erein beharko…

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-06-25 | Alex Larragoiti
Solaria, haren engainuak, eta beharrezko laguntzaileak

Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]


Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Arabako Herri Unibertsitatea: Krisi eko-sozialaren inguruko laborategi bizia abian da

Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


2025-06-02 | Behe Banda
barra warroak
Politikoa ez den poesia idazteko

Zein da otordu egoki baten proportzioa. Nondik dator egunero ahora eramaten dudan ogia. Zergatik ez dut goserik. Nork erabakitzen du zu ez zarela ni, gu ez garela berdinak. Nola egiten da janaria. Non altxatzen dira dorre garaiak eta non harresi mortalak. Nork jaten du eskuekin... [+]


2025-05-28 | Joan Mari Beloki
Istanbul II

Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Itzali sistema, piztu alternatibak

Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.


2025-05-19 | Behe Banda
barra warroak
Zeri Kantatzen Diogun

Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]


Gorrotoa, arrazakeria eta xenofobia postontzietan banatuz

Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]


Zure onurarako da

Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.


Soluzioa ez da teknikoa, soziala da; Arnaldo Otegiri erantzuna

Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]


Eguneraketa berriak daude