Statkraften zentral eolikoaren proiektuari helegitea jarri diote Azpeitia, Zestoa eta Errezilgo udalek

  • Babesturiko natur eremuetan egoteagatik, ingurumenean izan dezakeen inpaktuagatik eta hiri planeamenduarekin bat ez egiteagatik jarri dute alegazioa hiru udalek, besteak beste. Multinazional norvegiarrak eraiki nahi duen zentral eolikoak bost haize-errota handi aurreikusten ditu Sañoa eta Etumeta mendi inguruetan.

Sañoako gailurra. Inguru horretan jarri nahi ditu haizerrotak Statkfratek.

2024ko maiatzaren 23an - 08:51
Azken eguneraketa: 11:32
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Statkraftek Gipuzkoan Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi duen zentral eolikoaren proiektuaren aurka helegite bateratua jarri dute hiru udalek Eusko Jaurlaritzaren aurrean, tramite hori egiteko epea amaitzen zen egun berean.

Hainbat argudio eman dituzte horretarako. Izan ere, udalerri bakoitzari modu desberdinean eragiten dio proiektuak, baina ondorioa bera da: "Ez dira betetzen proiektua bideragarri izateko beharrezko baldintza guztiak". Hala adierazi dute prentsa ohar bidez Nagore Alkortak, Mikel Arregik eta Koldo Arzallusek, hurrenez hurren, Azpeitiko, Zestoako eta Errezilgo alkateek.

"Ez dira betetzen proiektua bideragarri izateko beharrezko baldintza guztiak", hala adierazi dute prentsa ohar bidez Azpeitia, Zestoa eta Errezilgo alkateek

Hiru udaletako ordezkariek gogorarazi dute lurralde plan sektorialak adierazten duela eolikoen azpiegiturak soilik eraiki ahal izango direla "udal plangintzak eragozten ez duen eremuetan".

Zestoako kasuan, Statkraften zentrala eraikitzeko ireki nahi den bidea eta zentrala bera babestutako eremuan daude, eta bateraezinak dira hiri antolaketarako udal planeamenduarekin. Errezilgo planeamenduan ere aldaketak egin beharko lirateke, diotenez. Azpeitian, berriz, hirigintza bateragarritasunari buruzko txosten tekniko bat izan dute oinarri, eta horren arabera korridore ekologikoa eta paisaia intereseko eremuak baldintzatu ditzake, herriko plan orokorrari eragiten ez badio ere.

Koldo Arzallus, Nagore Alkorta eta Mikel Arregi, Errezil, Azpeitia eta Zestoako alkateak, hiru udalek zabaldu duten irudian.

Halaber, zentral eolikoa eraiki nahi den ingurunea Natura 2000 sarean dauden Pagoetako parke naturalaren, Izarraitz mendiaren eta Hernio-Gazume mendizerraren artean kokatzen da, eta biodibertsitateari zein faunari nola eragin diezaiokeen hobeto aztertu behar da, helegitean jasotzen denez.

Trantsizio ekosoziala bai, baina nola?

Hiru udalek ohar berean berretsi dute "trantsizio ekosozialerako ezinbestekoak diren energia berriztagarrien aldeko konpromisoa", eta Eusko Jaurlaritzari eskatu diote prozesu hori "publikoki" gidatzeko.

"Eskala horretako trantsizioak eztabaida publikoa irekitzea eta kontsentsu zabalak lortzea eskatzen du, eta hori, ezinbestean, gidaritza publikoaren bidez egin behar da"

Eusko Legebiltzarrean azken legegintzaldian onartu zen Trantsizio Energetikoaren Legeari aipamena eginez, deskarbonizazio prozesurako eta klima aldaketaren aurkako neurriak diseinatzea beharrezko ikusten dute, baina "eskala horretako trantsizioak eztabaida publikoa irekitzea eta kontsentsu zabalak lortzea eskatzen du, eta hori, ezinbestean, gidaritza publikoaren bidez egin behar da", diote.

205 metroko aerosorgailuak

Statkraften proiektuak zalaparta handia sortu du duela urte eta erdi publikoki aurkeztu zutenetik, eta herritar askoren kontrako iritzia eta mobilizazioak ere bai.

Denera 205 metro garaierako bost aerosorgailu handi aurreikusten ditu Piaspe deitu dioten proiektuak, Sañoa, Arauntza eta Etumetako magaletan; baita goi-tentsioko ebakuazio linea bat eta zentralera Zestoan barrena eramango duen bide bat ere.

Proiektuak erakunde, elkarte eta norbanako askoren kontrako alegazioak jaso ditu. Sañu Bizirik plataformak, adibidez, 2.000 helegite aurkeztu ditu Azpeitiko Udalean.

Plataformak horrek, hain zuzen, duela egun gutxi helegiteak aurkezteko epea amaitzear zela eta, udal horietako ordezkariei eskatu die "arduraz" jokatzeko eta udalerrietako "ondare naturala eta herritarren ongizatea" defendatzeko.


Azkenak
Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larriagoa” bihurtzen ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Eguneraketa berriak daude