'Sorginak!' erakusketa ireki dute Donostiako Okendo Kultur Etxean

  • EmPoderArte emakume artisten nazioarteko elkarteak Sorginak! erakusketa berria aurkeztu du (otsailak 21) Okendo Kultur Etxean. 44 artistaren lanen bidez, Europan XV. mendetik XVIII. mendera gertatutako feminizidioak eta indarkeria matxista salatzea da haien asmoa. Otsailaren 21etik aurrera ikusgai egongo da, apirilaren 17ra arte.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 24an - 12:16
Sorginak! erakusketan aurkitu daitekeen artelanetako bat. Argazkia: Irutxuloko Hitza.

Bertan izan dira Susana Bustero Okendo Kultur Etxeko zuzendaria, Pepa Santamaria EmPoderArte AIMAko presidentea, komisaria eta artista, Sara Beiztegi komisaria eta artista, eta Miren Atxaga artista euskalduna, besteak beste.

Erakusketan hainbat motatako arte diziplina aurkitu daitezke: paretako obrak, oleoak, akrilikoak, argazkigintza, ikus-entzunezkoak, eskulturak… XV. mendetik XVIII. mendera sorginkeria leporatuta 250.000 emakume jazarri, torturatu eta krudelkeriaz hil zituzten. Artistek hori salatu nahi dute, eta aldi berean jendea horri buruz hausnartzera bultzatzea da helburua.

Pepa Santamariak esan duenez,  garrantzi handiko erakusketa izango da honakoa, gaurkotasuneko gaia tratatzen duelako: “Emakumeen aurka ematen diren erailketa hauek erakusten dute markatuak izaten jarraitzen dugula, zama askoren azpian egoten jarraitzen dugu”.

Diotenez, sorgina izatea leporatutako emakume horiek sistema kapitalista eta patriarkala jarraitu nahi ez zuten emakumeak ziren, sistema horrek arriskutzat jotzen zituztenak, seme-alabak izan nahi zituzten ala ez erabakitzeko boterea zutelako batetik, eta sendabelarrak menperatzen zituztelako bestetik. Sistema horren aurrean bizirauten zuten, eta azpimarratu dute gaur egun ere sistematikoki jazarriak izaten jarraitzen dutela emakumeek.

44 artistek marko kontzeptual berdinaren inguruan lan egin dutela aipatu dute. Horretarako oinarrizko bibliografia bat hartu dute abiapuntu (esaterako, Silvia Federiciren Caliban eta sorginak liburua). Era askotako artistak bildu dira, batzuk irakaskuntzatik etorritakoak, eta beste hainbat artearen munduko profesionalak dira.

Erakusketaren inguruan hainbat ekitaldi osagarri antolatu dituzte. Beseteak beste, bisita gidatuak eta mahai inguru batzuk.

Hona hemen parte hartu duten artisten zerrenda: Amalfy Fuenmayor, Ana María Vacas, Asunción Bau, Caroline Krabbe, Cristina Gutierrez Meurs, Dana Bonino, Ela Rabasco, Elisabet Roldán Rojo, Erica Landfors,Estefanía Ocampos, Esther Galarza, Eva Riol, Gabriela Estrada de Isolbi, HelenaRevuelta, Karolina Kinnander, Leire Kareaga, Luz Velasco, María García del Salto,María Jesús Aragoneses, Marián M. Cañizares, Mariví Ibarrola, Marta Girón, Marta Lage de la Rosa, Miren Atxaga, Mónika Rühle, Montse Rodríguez Herrero, Nuria Vicente, Patricia Fridman, Paz Barreiro, Pepa Santamaría, Prado Toro, Rosa Gallego del Peso, Rosa Virgili Abelló, Sandra Parra Cárdenas, Sara Beiztegi, Silvia Martínez Cano, Susana García Ungo, Susana Ribuffo eta Viriviana Duncan. Eta artista gonbidatuak: Andrea Abalia, Barbara Stammel, Itziar Insausti, Martina Dasnoy, Nisa Goiburu eta Txaro Arrazola.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sorgin ehiza
Ander Berrojalbiz. Heretikoz, sorginez, Elurzuriz
"Gizartea ezin da ulertu gizakiaren parte magiko sobrenatural hori gabe"

Akelarre saiakera argitaratu zuen 2021ean, eta, iaz, berriz, perla urregorrizko bat: Elurzuriren hiru heriotzak. Grimm anaien ipuin ezaguna berridatzi zuen, eskuizkriburik zaharrena abiapuntu harturik, Grezia zaharreraino joanez, eta Elurzuriren istorioko zenbait elementuri... [+]


2023-08-04 | Cira Crespo
Ipuina
Pedro Ruiz de Egino hil da -'Nerium Oleander'-

Hala Pedro Ruiz de Eginoren hilketa nola hemen agertzen diren beste lekukotza batzuk dokumentuetan jasotako gertaera historikoak dira. Izen bat bera ere ez da asmatua.


Euskaraz hitz egiten zuen katua

Ezkarbarte (Nafarroa), 1576. Ozkoidi eta Lizaso komisarioak Orikain auzo nagusira joan ziren ustezko sorginkeria kasu bat ikertzera. Martirikorena etxeko Mari Martin zen ustezko sorgina. Eta Juan Lizasok Juan San Martin lekukoaren testigantza jaso zuen idatzia auzi larriago bat... [+]


2022-12-11 | Reyes Ilintxeta
"Inkisizioak salbatu zuen jende pila hemen Euskal Herrian, sorginkeria aferetan"

Milaka agiri arakatu ditu Paul Arzakek azken 53 urteetan. Nafarroan izan diren ehunka sorginkeria prozesuetako datuak bildu ditu 443 orrialdetako Sorginkeriarena gurean liburu mardulean eta ateratzen duen ondorio nagusia da XV-XVI. mendeetako sorginkeria akusazio masiboek... [+]


Eguneraketa berriak daude