Emakumeak borrokan

Sestaoko kulturguneak salatu du gune autogestionatuak ez duela lekurik Udalaren plan estrategiko berrian

  • Sestaoko Udalak plan estrategiko berria du esku artean datozen urteetarako. Herritarrekin eginiko lehen bilera irekian Sestaoko Txirbilenea kulturguneko  kideek gune autogestionatua kinka larrian egon daitekeela salatu dute. Udalaren ustez, hainbat kolektibok erabiltzen dituzten espazioak “ahultasun” guneak izan daitezkeelako. Kultuguneko kideak interpelatuta sentitu dira Udalak esandakoarekin eta “eurena dena” aldarrikatu dutela nabarmendu dute. Parte-hartze kanpaina bat jarri dute martxan herritarren iritzia biltzeko.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2018ko maiatzaren 17a

Kultugunekoek  “ahulgune” horiek izan daitezkeen ekintzak zerrendatu dituzte, ironia erabiliz. Sarreran dagoen hesi koloretsuak, auzolanean eta asanbladaren erabakiz pintatu zen ate berak, batzuei ezin egona sortu diezaiekeela uste dute,.

“Ahulguneak dira, baita, herritar ororentzat egiten diren ekimen eta hitzaldiak? Herriko nahiz nazioarteko musika bandek prezio zentzudunetan guztiontzat kontzertuak ematea ahulgunea da? Egiten ditugun tailerrak dohainik izatea ahulgune bat da? Esan dezatela zergatik diren ahulguneak, guk ez baitugu horrelakorik ikusten”, diote ohar batean gune autogestionatuko erabiltzaileek.

Benetako ahulgunea Iberdrolarekin eta uren partzuergoarekin eginiko “negozioak” ez ote diren galdegin diote kultugunekoek udalbatzari: “Herritarren parte hartzea sustatu nahi dute, baina herritarrok benetan martxan jartzen garenean oztopoak baino ez dizkigute jartzen”.

Inkesta bat betetzeko eskaera egin die sestaotar nahiz sostengua eman nahi duen orori. Gune autogestionatua defendatzeko deia zabaldu dute.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Gaztetxeak

Gaztetxeak kanaletik interesatuko zaizu...
2019-05-09 | ARGIA
Maravillas gaztetxearen epaiketa atzeratu dute

10:00etan hastekoa zen Iruñeko Maravillas gaztetxea okupatzeagatik ikertutako 22 lagunen aurkako epaiketa. Alabaina, gaztetxeko twitterrean adierazi dutenez, lau eta zazpi hilabete artean atzeratuko da epaiketa. 72.000 euroko erantzukizun zibila eskatu diete.


2019-05-08 | ARGIA
Bergarako gaztetxean egin dituzten lapurretak gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute

Bergarako kartzela zaharrean lapurtzera sartu dira, bosgarren aldiz azken hilabeteotan, eta “nahiko da” esateko elkarretaratzea deitu dute gaztetxean diharduten kolektiboek.


Alaine Aranburu
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Alaine Aranburu Irungo Lakaxita gaztetxeko eta Harrera Sareko kidea da. Joxemi Zumalabe Fundazioak herri mugimenduetako aliantzen inguruan egin duen elkarrizketa sorta honetako lehen elkarrizketatua. Bertan, Irungo esperientziatik abiatuta aliantzek duten indarraz eta hauen zailtasunez hitz egin digu.


2019-05-08 | ARGIA
Galdakaoko gaztetxea hustu du Ertzaintzak eta hainbat lagun identifikatu

Astearte arratsaldean Ertzaintzak Galdakaoko gaztetxea hustu du eta hainbat lagun identifikatu ditu.


2019-05-08 | Topatu.eus
Plazatik Gaztetxera 2019 | Debako saioa
MULTIMEDIA - Plazatik Gaztetxera

Deban ospatu da aurtengo Plazatik Gaztetxerako finala. Buruz burukoa Mikel Iturriozekin jokatu ostean, Irati Alkantarillak irabazi du txapelketa. Egun osoko egitarauarekin eman diote amaiera 2019ko bertsolari gazteen sariketari. Hemen Topatu.eus-ek egin duen laburpen bideoa.


2019-05-07 | ARGIA
Galdakaok gaztetxe berria du

Larunbatean jabetu ziren gaztetxea bilakatu duten espazioaz. Okupazioa gauzatu duten asteburu berean jasandako jazarpen polizialaren berri eman dute astelehenean.


2019-04-25 | Topatu.eus
Tolosako Ezpala gaztetxea berriro irekita, aste osoko egitarauari ekin diote

Gaztetxea "langileen arma" dela jakinarazi dute. Azken astean Lekeition, Zizurkilen eta Hondarribian ere zabaldu dituzte gaztetxeak.


2019-04-15 | ARGIA
Lekeition gaztetxea sortu dute

Lekeitioko Gazte Asanbladak apirilaren 9an Pascual Abaroa etorbidean okupatu zuen eraikina Gaztetxe bilakatu dutela iragarri du. Larunbatean antolatu duten kalejira baten ostean herritarrei ateak ireki eta eraikina txukuntzeari ekin diote auzolanean.


2019-04-02 | Topatu.eus
7Katu gaztetxeko kideek crowdfundinga abiatu dute gaztetxeko konponketa lanetarako

“Laguntza ekonomikoaren premia dugu, nahiz eta obraren gehiengoa auzolanean egin nahi dugun, koste ekonomiko altuko obra bat da eskuartean daukaguna, eta guk bakarrik ezin dugu behar dugun diru guztia inbertitu”, azaldu dute.


2019-03-15 | Topatu.eus
Gipuzkoako Gaztetxe eta Gazte Asanbladen topaketak egingo dituzte martxoaren 22tik 24ra

‘Hamaika haritatik soka berari tiraka’ izenpean, hiru eguneko egitaraua prestatu dute Gipuzkoako gazte asanbladek Hernaniko Kontrakantxa gaztetxean egingo dituzte jardunaldietarako.


Eguneraketa berriak daude