Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideen aurkako karguak kendu ditu Fiskaltzak

  • Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.

Epaitutako bederatzi gazteei elkartasun adierazpena Barakaldoko epaitegian Sastraka Gaztetxea

2024ko azaroaren 6an - 11:16
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2020ko udaran okupatu zuten hainbat gaztek Portugaleteko Nuestra Señora del Carmen kristau eskola, hainbat urtez abandonaturik egon ostean. Portugaleteko gaztetxe bilakatu zuten, eta “kapitalismoaren logikatik kanpo” alternatiba politiko nahiz kulturala eskaintzeari ekin zioten, Portugaleteko herriari “espazio kolektibo” bat eskainiz. Orain eraikinaren jabeak okupazio delitu arin bat dela-eta bederatzi gazteren aurkako salaketa jarri du, eta astearte honetan egin da lehenengo auzia Barakaldoko epaitegian.

Naiz-ek jaso duenez, lau akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eraikina okupatu zenetik lau urte baino gehiago igaro direlako. Fiskaltzak hori onartu eta karguak erretiratu ditu, eta beraz, ahozko epaiketa eten du. Auzia artxibatuko duen ala ez argitzeko autoa emango du, seguruenik, bi edo hiru asteko epean.

Fiskaltzak auzia artxibatuko ez balu lau edo bost hilabete barru egingo litzateke berriz epaiketa. Kontrara, akusatuen defentsak Tele7 katean azaldu bezala, kasua artxibatzekotan beste bi aukera izango lituzke eraikinaren jabeak; batetik, beste pertsona batzuen aurkako zigor prozedura irekitzea, eta bestetik, jabetza berreskuratzeko prozesu zibil bati ekitea.

Sastrakako kideek adierazi dutenez, bederatzi gazteei baino “mundu ikuskera eta borroka kolektibo bati” egiten zaion epaiketa da, okupazioaren mugimendua “kriminalizatu eta zigortu” nahi dutelakoan. Epaitegiaren aurrean bederatzi gazteei elkartasuna adierazi diete eta jardunarekin jarraituko dutela berretsi dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!