Sapuetxe kultur espazioa botatzeko hitzarmena sinatu dute Durangoko Udalak eta URA agentziak

  • Eraikin okupatua botako dute, eta Montevideoko erreka gaineko zubia ere berrituko dute obrekin. Instituzio bakoitzak 425.000 euro ipiniko ditu 2018 eta 2019 urteen artean.


2018ko otsailaren 09an - 12:25

1999an okupatu zuten Montevideo kaleko eraikina hainbat gaztek, eta duela pare bat urtera arte herriko gaztetxea izan zen. Orduan, kultur espazio zabalago bati hasiera eman zioten, gazteen sektoreaz harago. 

Eraikina ordenazioz kanpo dago, erreka gainean egoteagatik. Horregatik, 2011n etxea botatzea onartu zuen udalak osoko bilkuran. Baina, eraisketarako finantzazioa ez da lotuta egon orain arte. Eraikina jabego pribatukoa da, baina URA agentziak (Eusko Jaurlaritzaren menpekoa) eta Iparraldeko Ur Konfederazioak ere badute bere gaineko ardura, errekaren gainean dagoelako. 

Sapuetxeko kideekin hitz egin zuen Anbotok abenduan: "Bizirik dagoen eraikin pribatu bat botatzeko, diru publikoa erabiliko dute"

Sapuetxe eraikin okupatua botatzeko partida 425.000 eurora igo du udalak, baina hala ere, oraindik ez dago eraisten hasteko datarik. Sapuetxeko kideek ez dute begi onez ikusten inbertsioa, eta informazio kanpaina bat hasiko dute.

"Kontuan edukita eraikina jabego pribatukoa dela eta udaleko dirua publikoa dela, ez dugu ulertzen udalak zergatik bere gain hartzen duen gastu hori", esan du Irantzu Zuazuak. Jabego pribatukoa izateaz aparte, Iparraldeko Ur Konfederazioak eta URA agentziak ere badute ardura, eraikin azpitik erreka pasatzen delako. Udaleko osoko bilkuran, kritika bera egin zuen Dani Maeztuk. 

Diru publikoaren erabileragaz jarraituta, Sapuetxekoek hobe ikusten dute gazteen etxebizitza politikan inbertitzea, adibidez. Bestalde, gogoratu dute Durangon beste eraikin batzuk ere badaudela ordenamenduz kanpo.

Gaztetxetik kultur espaziorako jauzia egin du Sapuetxek, eta bizirik dagoela diote. "Eraldaketa handi batean dago. Mugimendua bizitu denean, presioa egiten hasi dira", esan du Jon Unzuetak. Adin ugaritako jendeak parte hartzen du, eta ekintzak ere anitzak dira: La Noche Boluda hileroko antzerki emanaldia, Umerri hezkuntza egitasmoko afariak, umeen jolas-txokoa, Kurdistanen aldeko ekimenak... Rio De Orokoei ere lekua erraztu zieten azoka egunetan.

Elkarbizitzaren alde

Gainera, elkarbizitzaren aldeko apustua egin dute. Ordutegia auzokideekin adostu dute, adibidez. "Jende askok ezin zuen ikusi Sapuetxe, eta guk hori argi daukagu. Baina ja ez da arazorik sortzen", dio Gorka Zuazuak. "Ez da lehengo espazio iluna; gauza politak egiteko espazio bat da", azaldu du Irantzuk. Eguaztenetan egiten dituzte asanbladak, 18:00etan.

Artikulu hau Anbotok argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


2023-12-18 | Garazi Zabaleta
Otxantegi Herri Lurrak
Lurra negozioa egiteko ala elikadura eta bizitza duinerako?

Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]


Eguneraketa berriak daude