Sanz, Goñi eta Barcina salatu ditu Kontuz elkarteak auzitegian CAN aferagatik

  • Miguel Sanz  eta Enrique Goñiren kontrako salaketa Nafarroako Probintzia Auzitegian jarri du plataformak eta Yolanda Barcinaren kontrakoa Nafarroako Auzitegian, foruduna delako. Besteak beste, CANeko neurri gabeko dietak, justifikatu gabeko  inbertsioak eta informazio pribilegiatuaren erabilpena aipatu ditu Kontuz-ek gaur eguerdian egindako prentsaurrekoan.


2013ko urtarrilaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Alvaro Miranda, Miguel Sanz eta Enrique Goñi. (Argazkia: Noticias de Alava)

Plataformako kideek azaldu dutenez, CAN auzia Nafarroan ikertzea nahi dute, eta salaketak horretara bideratu dituzte. Salaketak  “garbitasun eta higiene publikoagatik” egin dituztela ere esan du Kontuz-eko abokatu Pablo Ibañezek.

Salaketaren dokumentu eta informazio zabalagoa aurrerago ezagutaraziko dute, baina prentsaurrekoan hainbat datu eman dituzte, besteak beste, justifikatu gabeko inbertsioetan nahasita egon daitezkeen hainbat enpresaren izenak eta lekuko gisa deklaratzeko proposatu dituzten goi karguenak, tartean dira Jose A. Asiain, Ricardo Martí Fluxa eta Santiago Cervera.

Ateak Irekik streaming bidez eman du prentsaurrekoa eta Patxi Zamora Kontuz-eko bozeramailearen hitzak ere jaso ditu bideo labur honetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Yolanda Barcina
2021-11-03 | Leire Artola Arin
Mugitu! mugimenduak Iruñerriko markesinetako publizitatea AHTren aurkako kartelengatik ordezkatu du

Salatu dute Espainiako Gobernuko aurrekontuen erdia baino gehiago trenaren lanetara bideratuko dela. Ekintzarekin gogorarazi nahi izan dute duela hamar urte AHTren aurka kexatzeko egindakoa: Yolanda Barcina orduko Nafarroako lehendakariari tartak bota zizkioten.


Barcina eta Sanz CANeko parlamentuko ikerketa batzordera deitu dituzte

Gobernua babesten duten lau alderdiek eskatu dute presidente ohien agerraldia batzordean.  Enrique Goñi Nafarroako Kutxako presidenteak bere burua eskaini du batzorde horretan agertzeko. Jose Antonio Sarria Enpresarien elkarteko presidentea, Jose Antonio Asiain Banka... [+]


2015-10-13 | ARGIA
Telefónicak Barcina fitxatu duela zabaldu dute

Telefónicak Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia fitxatu duela zabaldu du Hispanidad.com webguneak.


Barcina, UPN-n ere ez dute nahi

Oraindik Nafarroako Gobernuko lehendakari den Yolanda Barcinak UPNko lehendakaritza ere utziko duela zabaldu du gaur Diario de Navarrak.


"Iruñea After Barcina, Nola?" jaialdian, aldarrikapenak ospakizun

Iruñeko karrikak kolorez eta musikaz girotuko dituzte maiatzaren 28tik 31ra, Iruñea After Barcina, Nola? Fest jaialdiarekin. Egitarau oparoa prestatu dute astebururako, kontzertuak eta desfilea besteak beste.


Eguneraketa berriak daude