Sànchezen hautagaitza ezbaian, inbestidura saiorako sei egunen faltan

  • Kataluniako Parlamentuko presidente Roger Torrentek martxoaren12an ezarri du Jordi Sànchez presidentetzarako hautagaiaren inbestidura saioa. Alabaina, saiorako sei egun falta direnean, Kataluniako Gobernuaren osaketa ezbaian dago oraindik.

Jordi Sànchezen (eskuinean) inbestidura kolokan dago (argazkia: Robert Bonet / Eldiario.es, CC-by-sa).

2018ko martxoaren 7an - 11:13
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

CUPek Jordi Sànchez Kataluniako Presidente izateari abstentzioa eman zion igandean, eta Espainiako Auzitegi Gorenak ezbaian jarri du hautagaitzaren bideragarritasuna. ANCko presidente ohiak lau hilabete eta erdi daramatza kartzelan sedizioa egotzita, eta asteartean Gorenari eskatu dio aske utz dezatela Generalitatearen buru izan ahal izateko.

Alabaina, Kataluniako prozesua ikertzen duen Pablo Llarena epaileak ez dio askatasuna eman nahi, eta Sànchez ezingo litzateke inbestidura saiora agertu. JxCat-ek abisatu du, Gorenak horrela jokatuz gero, Llarenaren aurkako kereila kriminala aurkeztuko duela.

Llarenak Sànchez inbestidura saiora agertzea eragotziko balu, “gertakari oso larria” eta “guztiz ezegokia” izango litzatekeela, esan du Eduard Pujol JxCat-eko diputatuak, eta Kataluniako biztanleen nahia traizionatuko lukeela. Bestalde, aipatu du epaileak “justuak” izan behar direla eta ezin dutela erabaki herrialdeen etorkizun politikoa “inbestidurak blokeatuz”.

JxCat, ERC eta CUP Katalunian talaia politiko ezegonkorraren aurrean erabaki bat hartzeko bilduko dira, baina CUPekoek “oso zaila” ikusten dute astelehena baino lehen akordio bat lortzea. Izan ere, esan dute Sànchezen hautagaitzari emandako abstentzioa mantenduko dutela harik eta “ibilbide egiaz errepublikar” bat aurkeztuko duten arte.

Era berean, CUPeko diputatu Maria Sirvent-ek esan du Batzar Politiko bat deituko luketela JxCat-ek eta ERCk “Errepublika egiteko” proposamena egingo balute.


2026ko uztailaren 17
Goizean argi
Estatu kolpe

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...