Saharar eta euskaldunen arteko harremanari eusteko mezuak

  • Aurten ere haur sahararrek udan etorri izan ez dutenez, euskaldunen eta sahararren arteko harremana mantentzeko eskutitzak idazteko proposamena egin dute, Mezuak Hodeietan kanpainaren bitartez.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko abuztuaren 05an - 07:22
Azken eguneraketa: 09:24

Aurten ere, bizi dugun egoeraren ondorioz, Oporrak Bakean programa ezin izan da burutu, eta Aljeriako errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren 10 eta 12 urteko haur sahararrak ez dira etorri udako bi hilabeteetan familia euskaldunetara edo aterpetxeetara. Programa honen bitartez, haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatuen kanpalekuetatik kanpo igarotzeko aukera dute, eta familia euskaldunek herri sahararra lagundu eta beste kultura batekin elkarbizitzeko aukera izaten dute.

Horri, gainera, 2020ko azarotik sahararrek bizi dutena gehitu behar zaio. Izan ere, azaroaren 13an su-etena bertan behera geratu zen, eta ondorioz, soldadu sahararrak gerran daude.

Bada, sahararrei elkartasuna adierazteko, Mezuak Hodeietan kanpaina abiarazi dute Oporrak Bakean programan parte hartzen duten elkarte, eragile, eta harrera familiek. Hodei formako paperezko eskutitzak idaztean datza Mezuak Hodeietan ekimenak, haur euskaldunen eta sahararren arteko harremanari eusteko. Mezu guztiak azaroan eramango dira saharar errefuxiatuen kanpalekuetara, baina teknologia baliatuko da lehenago helarazteko. Mezua idaztean, eskaneatu edo argazkia atera eta oporrakbakean@gmail.com helbidera bidaltzea eskatu dute.

Oporrakbakean.eus webgunean edo Facebook orrialdean kontsultatu ahalko da mezua helmugara iritsi ote den, eta saharar kanpalekuetatik bueltan etortzen diren mezuak ere ikusi ahalko dira, baita kanpainan zehar bildutakoaren laburpena kontsultatu ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
2024-03-24 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2023-12-22 | Euskal Irratiak
Saharari buruzko euskarazko lehen kazetaritza kronika idatzi du Kristina Berasainek

Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.


'Saharari kantari' diskoaren kontzertu solidarioa egingo dute Donostian

Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]


Palestinan bezala Mendebaldeko Saharan ere, okupatzailea beti espoliatzaile

Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]


2023-07-19 | Leire Artola Arin
Israelgo Gobernuak formalki onartu dio Marokori Mendebaldeko Sahara euren menpe dagoela

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidali dio Marokoko Mohamed VI.a erregeari, "harremanak sendotzeko" pausoa emateko. Astelehenean baieztatu du asmoa dutela okupatutako Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian kontsulatua irekitzeko.


Eguneraketa berriak daude