Jatorrizkoa ez den beste herrialde batetik egindako dei, bidalitako mezu edo erabilitako datuengatik gainkostuak izatearena bukatu dira ekainaren 15etik aurrera EBn. Gida txiki bat prestatu dugu puntuz-puntu azaltzen duena zer izango den hemendik aurrerakoa.
Eztabaida azken hamarkada osoan zehar egon da, eta asko izan dira konpainia handiei eskatu dietenak roaming gainkostu horiek kendu eta EBko herrialde guztietan etxean bezalako tarifak mantentzeko.