Astearte arratsaldean hartuko du Kataluniako presidente kargua Carles Puigdemontek. Orain arte Gironako alkate izandakoak Artur Masen lekukoa hartuko du, CUPek eta Junts Pel Sík hala adostu ondotik. Kargua hartzearekin batera, Puigdemontek independentzia prozesuarekin loturiko konpromiso sorta bat hartuko du bere gain.
Zeregin horien inguruan artikulu mardula argitaratu du Villaweb atariak. Agerkari katalanaren arabera, hauexek dira gobernu berriak datozen hilabeteetan izango dituen betebehar nagusiak:
Premiazko legeak
Aste honetatik kontatzen hasita 30 egun izango ditu Puigdemonten gobernuak prozesu konstituziogileko legea, segurtasun sozialeko legea eta Ogasun Publikoko legea tramitatzeko. Beraz, hau izango da gobernu berriaren zereginik behinenetakoa.
- Prozesu konstituziogileko legea. Datozen hemezortzi hilabeteetan prozesuaren fase parte hartzaile eta herritarra burutzea aurreikusten da. “Nahi dugun Katalunia definitzeko eman beharreko urratsa da. Jendeari aukera emango zaio herrialdearen eraikuntza kolektiboan parte hartzeko”, azaldu du presidente berriak.
- Segurtasun sozialeko legea. Puigdemontek igandean adierazi zuenez, gobernuaren lehenengo ekintzetako bat Segurtasun Sozialeko Kataluniako Agentzia eratzea izango da. “Etorkizuneko Kataluniako estatuaren politika sozialak honetan oinarrituko dira”.
- Ogasun Publikoko legea. Estatuaren egitura nagusietako bat kontsideratzen da. Gobernu berriak, aurretik egin den lana probestuta, Ogasun Publikoko sistema berria formalizatzen duen legea bultzatu beharko du. Puigdemonten hitzetan, egitura honen eraikuntzan “aditurik onenek” dihardute.
Estatuaren egiturak
Premiazko hiru lege hauez landa, hainbat estatu egitura garatu beharko ditu gobernu berriak. Horietako zenbait Masen gobernuak abiaturikoak.
- Ekonomia produktiboaren zerbitzura egongo den garapenerako banku publikoa. Ideia Finantzen Institutu Katalana garapenerako banku publiko bilakatzea litzateke, honen gaitasuna handitu eta hainbat proiektu estrategiko garatzeko.
- Banku Zentrala eta merkatuaren organismo erregulatzaileak. Kataluniako Bankua eratuko du gobernu berriak, lege bidez. Horrez gain, Inbertsio eta Merkatuen Autoritate Katalana sortuko du.
- Tren, aireportu eta portu azpiegituren kudeaketa.
- Segurtasun konpetentziaren errefortzua. Puigdemonten arabera, beharrezkoa da estatu batek eduki beharreko barne eta nazioarteko segurtasun egiturak garatzea.
- Sistema judizial berri baten eraketa. Junts Pel Síren programak justizia sistema berri baten sortzeko konpromisoa jasotzen du, oraingo sistema estatu berrira egokituko lukeena.
- Kanpo ekintza eta negoziazioa. Gobernuaren zeregin nagusietako bat errepublika katalanerantzko prozesua nazioartekotzea izango da. Horrez gain, negoziaziorako mekanismoak aktibatu beharko ditu.
- Europar Batasunean irauteko borondatea eta nazioarteko aitortza. Deskonexioaren unean nazioarteko organizazio nagusietan integratzeko prozedurak abiatuko ditu Puigdemonten gobernuak.
- Talka sozialeko planaren aplikazioa. Azken hilabeteetako negoziazioetan CUPek eta Junts Pel Sík talka sozialerako plan bat adostu zuten. Orain gobernu berriari dagokio hau aplikatzea.
PPk ezarritako helegiteari erantzunez, legearen testua ia bere osotasunean konstituzionala dela dio auzitegiaren ebazpen proposamenak. Hala ere, legea pertsona gutxi batzuentzat dela dioen argudioan arrazoia eman dio eta herritar guztiei aplikatzea proposatu du.
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.
Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]
Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]
Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]
Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]
Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]
Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.
Aurrerapena da ondorengo... [+]
Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.
Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.
La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.