Portugaleten gaztetxe berria zabaldu dute

  • Zortzi urte hutsik zeramatzan Karmengo Ikastetxe zaharraren ateak ireki dituzte “erabili gabeko guneak herriarentzat!” lelopean. Herriko kuadrillen arteko harremanak estutzeko eta gazteriaren sormena bultzatzeko asmoa aitortu dute proiektuaren sustatzaileek.


2020ko uztailaren 06an - 10:55
Portugaleteko gaztetxea. Argazkia: @PortukoGaztetxe

Uztailaren 4an gaztetxe berriaren proiektua aurkeztu zuten Portugaleteko hainbat gaztek. Sare sozialetan hedatu zuten komunikatuan azaltzen dutenez, portugaletetarrei funtzio soziokulturala duen espazio bat erabiltzeko aukera "ukatu” egin zaie urtetan zehar. Bitartean, 2012tik Karmengo Ikastetxe zaharraren jabeek eraikinaren interes eza adierazi dute, “hondamen egoerara kondenatuz”.

Hori gutxi balitz, Portugaletek jasaten duen “sekulako populazio dentsitatea” gogora ekarri dute: 47.000 lagun bizi dira hiru kilometro karratutan; zelai, parke eta gune komunen falta somatzen da bertan. Ondorioz, hainbat gaztek Karmengo eraikin zaharra bezalako espazio handiak hustuta egotea bidegabekeria dela uste dute.

“Portugaleteko gazte langileriak gurea dena berreskuratu behar dugu”, adierazi dute idazkian. Zortzi urtez hutsik egon den gunea “berpiztu” egin nahi dute, baita Azeta auzoa nahiz herria bera ere. Saskibaloi zein futbol zelaia, gune berdeak, ikasgelak eta gimnasioa bezalako instalazioak portugaletetarrei eskainiko dizkiete.

Herriko kuadrillen artean “harremanak estutzeko eta gazteriaren sormena bultzatzeko” baliagarria izango den gune kultural eta soziala sortzea dute helburu, “espekulatzaileen aurkako klase elkarkidetasuna sortuz”. Hori dela eta, herriko gazteei deia luzatu diete proiektua ikusi eta bertan parte hartzera.

Auzolana

Dagoeneko martxan dira eraikina erabilpen sozialerako doitzeko garbiketa eta konponketa lanak. Gazteek, instalazioen egoera ikustean, “jabeen utzikeria” salatu dute. Lorategian txukunketa lanetan ari zirela Guda Zibileko babesleku bat topatu dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


2023-09-12 | Ahotsa.info
Ez Dago Hilda festibala urriaren 28an ospatuko da Berriozarren "eszena autogestionatuarentzat" lokal bat helburu

Ez Dago Hilda festibalaren antolakuntzak azaldu duenez, festibal honen helburua dirua lortzea izanen da Iruñerriko eszena autogestionatuak behar duen entsegu espazio bat eskuratzeko. Urriaren 28an Berriozarko Ilargi parkean ospatuko da hirugarren edizio hau.


Eguneraketa berriak daude