Poliziak jaurtitako pilotakada batek larriki zauritu du gazte bat Biarritzen

  • Baionako Arte Eskolako 18 urteko ikasle bat zauritu du poliziak G-7go bileraren kontrako protestetan. Masailezurra hautsirik du eta asteazkenean egin behar zioten ebakuntza.


2018ko abenduaren 20an - 11:05
Biarritzeko G7go bileraren aurkako protestak. Argazkia: @Taberna_G
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Polizia frantsesak jaurtitako pilotakada baten ondorioz ospitalean jarraitzen du Biarritzeko manifestazioetan parte hartu zuen gazte batek. Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez, masailezurra eta hortz batzuk hautsita ditu, eta matela urraturik.

Baionako Arte Eskolako zuzendaritza eta irakasleek elkartasuna adierazi diote ikasleari, “Ipar Euskal Herriko Goi Arte Eskolak lazduraz eta sumindurarekin jakin du bere ikasleetarik bat larriki zauritua izan dela Biarritzeko manifestaldietan. Irmoki salatzen dugu poliziaren bortizkeria eta gure sostengu osoa erakusten diogu ospitalean den gure ikasleari”.

Ikaslea begi bitartea odoletan ikusten den bideoa sare sozialetan asko zabaldu da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: G7ren aurkako mugimendua
2020-06-09 | ARGIA
G7aren kontrako manifestari bat kolpatu zuen polizia epaituko dute Baionako auzitegian

Ekainaren 26an epaituko dute polizia Baionako auzitegian. Poliziak jaurtiriko flashballa aurpegian jasorik, manifestariak zauri larriak ukan zituen aurpegian.


2019-12-10 | Juan Mari Arregi
G7-aren alternatiba

Munduko ekonomiaren ordezkariek, G7ko herrialdeek osaturik, Biarritz inbaditu zuten kostu handiko segurtasun gerriko ikusgarri eta gogaikarri batekin.


G7koen bileraren garaian atxilotutako gehienak errugabetzat jo dituzte

Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian.


G7koen bileraren garaian atxilotutako gehienak errugabetzat jo dituzte

Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian


G7ren kontrako borroka Euskal Herrian: ekarpena barnetik

Biarritzeko G7ren kontrako borrokari buruzko lehen analisiak eta kritikak agertu dira. Eta militantzia korronte desberdinek oharrak argitaratzen jarraitzeko parada izanen dute. G7 EZ! plataformako kide aktibo gisa, guk ere, kontra gailurraren antolaketari eta ondorioei buruzko... [+]


2019-10-01 | Itxaro Borda
Deception row

Macron pozik atera zen Miarritzetik, halaber Oteiza, Kintoko enpresaria, urdaiazpikoa Trumpi opariturik. Baina G7aren kontrako gailurrak dezepzioa piztu zuen iraultzaileen oldeetan. Batzuk etorriak ziren pataskatzeko, hiriak sutan uzteko deklaratuak ez ziren manifestaldien... [+]


2019-10-01 | Jakes Bortayrou
G7a eta gero

G7 pasatu ondoren, zer gelditzen da? Komunikazio operazio ona Macronentzat, baina diplomatikoki emaitza konkretu eskasak. Haatik, Euskal Herriarentzat gertakari adierazgarria izan da: estatuaren jokaera alde batetik eta parean eragile sozio-politikoek eman dugun... [+]


G7ko atxilotuen lege prozeduretan akatsak daudela salatu du defentsak

Hamasei lagun epaitu zituzten ostiralean Baionan. Abenduaren 3an emango dute epaiaren berri.


2019-09-20 | Euskal Irratiak
Mintzaleku: G7ko kontra-gailurraren bilana

Aktualitate beroan, zenbait kasuan kiskali gaituen aktualitatea. G7aren eta honi aurre egin zion kontra-gailurraren bilanaz mintzatuko gara. Ez da gure asmoa polemikak edo barneko trapu zikinak ateratzea, baina bai ostatuetan, bilkura geletan edo sare sozialetan aipatzen den... [+]


G7aren goi bileraren bueltan atxilotutako hainbat lagun epaituko dituzte ostiralean Baionan

Aman Komunak sareak adierazi duenaren arabera, ostiral arratsaldean burutuko da G7aren goi bileraren harira atxiki zituzten dozena bat lagunen aurkako epaiketa, Baionan.


2019-09-16 | Bizi Mugimendua
G7ren kontrako mobilizazioak: desintoxikazio saio bat?

Ez da Bizi mugimenduaren usaietan militanteen arteko kalapitetan sudurra sartzea eta are gutiago berak batzuk hastea. Gure energia eta denbora premiazkoak dira sistema kapitalista honen kontrako borroka lantzeko eta Euskal Herriaren metamorfosi soziala eta ekologikoaren aldeko... [+]


2019-09-12 | ARGIA
G7tik aste betera, lapurtar bat Gasteiztik mugaz bestaldera kanporatu du Ertzaintzak

Gasteizko autobus geltokira heltzean hiru patruila zituen zain, iraileko lehen asteburuan. Irailaren 5a arte Biarritz-Donostia gunetik irtetea debekatua zuela esan, eta bueltako autobusa hartzera behartu zuen Ertzaintzak. Ez du debekuaren agiririk jaso.


2019-09-10 | Z. Oleaga
Analisia
G7eta borroka moldeak; aukera porrot bihurtua?

Aje luzea utzi du euskal herrigintzan G7aren kontra-gailurrak. Borroka bidaideen arteko –bai, bidaide diot– tentsio, eztabaida, haserre eta ezinen biharamuna da. Desobedientziaren aldeko diskurtsoa ia lurzoru komun bilakatu da. Praktikara jotzean, ordea, ustezko... [+]


Eguneraketa berriak daude