Poliziak bi gazte tirokatu ditu AEBetan Michael Brownen hilketaren urteurrenean

  • Amerikako Estatu Batuetako poliziak bi gazte tirokatu ditu Ferguson hirian. Horietako bat oso larri dago. Duela urtebete segurtasun indarrek tiroz hil zuten Michael Brown gazteaaren hilketa salatzeko protestetan parte hartzen ari ziren.


2015eko abuztuaren 10an - 09:19
AEBtako polizia gogor oldartu da manifestari eta kazetarien aurka (Argazkia: Search4Swag)

Igandeko martxa bakezalean ehundaka pertsonek parte hartu zuten. 12:02tan –Brown hil zen ordua– 4,5 minutuko ixilunea egin zuten. Brownen hilotza jaso gabe egon zen lau ordu t’erdiko tartea irudikatu nahi izan zuten.  

Manifestazioaren ondoren tiroketa gertatu zen eta poliziak bi gazte balaz zauritu zituen, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik. Gertakaria bideoz grabatzen ari zen kazetari bat atxilotu du poliziak, baita martxan parte hartzen ari ziren hainbat lagun ere.

Sare sozialetan kazetariaren atxiloketaren irudiak zabaltzen ari dira:

2015eko lehen bost hilabeteetan AEBtako poliziak 385 pertsona hil zituen, eguneko bi lagun baino gehiago, The Washington Post  egunkari estatubatuarrak emandako datuen arabera. Estatistikek diotenez, hildako beltzaranak txuriak baino hiru aldiz gehiago dira. 

Brown hil zuen polizia aske

Ikerketa gehienen arabera, Michael Brown gaztea Darren Wilson poliziak hil zuen 2014ko abuztuaren 9an. Hala ere, AEBtako Justizia departamentuak Wilson ez auzipetzea erabaki zuen joan den azaroan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
Materialismo histerikoa
Keinuak

Asmatuz gero, ziur asko, eraginkorragoa da keinu bat, hitz bat baino. Zenbat bider esan eta ezeztatu dugu mila hitzek irudi batek baino gehiago balio dutela. Barkatu, alderantziz da. Ez da bakoitzak zenbat balio duen, da zertarako. Zerbait ulertzen burua bihurritu nahi... [+]


2024-05-03 | Antxeta Irratia
Hendaiako erretentzio zentroan %34 pertsona gehiago atxilotu zuten iaz

Cimade elkarteak emandako datuen arabera, %55a aske geratu bazen ere, 2023an 351 pertsona atxilotu zituzten paperik gabekoak atxikitzeko zentroan. Gehienak Aljeria, Maroko eta Tunisiako jatorria zuten.


“Kaleko salmenta aurrera eramaten utz diezagutela aldarrikatzen dugu"

Apirilaren 18an, Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea deitu zuen, Bilboko manteroen aurkako arrazakeria eta indarkeria poliziala salatzeko.


2024-04-03 | ARGIA
Barakaldon udaltzainek izandako esku-hartze "neurrigabea" eta "arrazista" salatu dute

Hainbat herritarri suzko arma batekin tiro egin ostean bi pertsona zauritu zituzten udaltzainek, horietako bat larri, pasa den martxoaren 21ean, Barakaldon. Tirokatuak kalean bizi ziren magrebtar jatorrikoak izatea ez dela kasualitatea dio 77 elkartek sinaturiko adierazpenak:... [+]


Eguneraketa berriak daude