Politikarien soldata handiak salatzea ez da delitu

  • Berri Otxoak, eskubide sozialen aldeko eta bazterketaren aurkako Barakaldoko plataformak, soldaten salaketaren inguruko auzia irabazi du, epaileak, udalaren auzi- eskaera atzera bota baitu.


2017ko urriaren 06an - 11:08
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mozal legea onartu zen momentuan jarri zuen salaketa Barakaldoko Udalak Berri Otxoak plataformaren aurka. Zenbait kanpainari erantzuteko jarri zuten salaketa, kanpaina hauetan, orduko alkateak eta zinegotzi liberatuek kobratzen zituzten soldatak salatu zituzten plataformako kideek.

Ohar baten bidez Berri Otxoak elkarteak salatu du, egungo udal taldeak ere norabide berean jarraitzen duela. Alkatea, liberatuak eta udal aholkularien soldatek 1,5 milioi euroko kostua dute plataformaren arabera, aldi berean, 960.000 euro bideratzen dira emergentziazko laguntzetara, nahiz eta berau 1.200 familiren artean banatu behar den.

Barakaldoko alkateak (Amaia del Campo, EAJ) 88.217 euro jasotzen ditu urtero. Zinegotzi liberatuek berriz 79.877,87na euro jasotzen dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
Eguneraketa berriak daude