Politikari katalanak 2015etik izan dira espiatuak, Espainiako Gobernuko estoldek Israeli erosi zioten sistema batekin

  • 2014an, Espainiako Barne ministro Jorge Fernández Díazen agindupean, Espainiako Poliziako Zuzendari Operatiboa zen Eugenio Pino-k eta bere gabinete buru José Ängel Fuentes Gago-k Pegasus programa erosi zioten funts erreserbatuetako diruarekin Rayzone Taldeari: enpresa talde honek Tel Aviv-en du egoitza eta Israelgo NSO Taldearekin harremana du. Pegasus espioi programarekin egin zituen José Manuel Villarejo komisarioak "Katalunia Operazio"ko grabazioak.


2020ko uztailaren 16an - 07:24
Azken eguneraketa: 2025-09-18 12:18
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Uztailaren 13an argitaratu dute The Guardian eta El País hedabideek, Kataluniako Parlamenteko presidente Roger Torrenten mugikorra Pegasus espioi programa batek erasotua izan zela dioen albistea. Anna Gabriel CUPeko diputatu ohiaren mugikorrak ere eraso hau jaso zuela jakinarazi du bere abokatu Olivier Peter-ek.

Público hedabidean uztailaren 15ean Carlos Enrique Bayo kazetariak erreportaje landua argitaratu du, dokumentu asko aurkeztuz. Hedabide honek jada 2017an argitaratu zuen informazioaren arabera, Espainiako Poliziako Zuzendari Operatiboa zen Eugenio Pinok eta bere gabinete buru zen José Ángel Fuentes Gagok ez zuten beren posta elektronikoa erabili lan lohi horretarako, Barne Aferetarako Unitateko funtzionario batena baizik. Horrela, "Lionel" goitizeneko funtzionario horren posta elektronikotik, Israelgo Rayzone Taldeak diseinatutako Sprinter eta InterApp programak erosi zituzten, gerora Pegasus deitu zaienak, helburu honekin: "Inteligentzia zerbitzuek eta zerbitzu polizialek esku-hartu ahal izan dezaten eta ahots deiak eta mezu idatziak grabatu ditzaten".

Barajas aireportua gako

2017an Públicok argitaratu zuen posta elektronikoetako batean, programa eskuratzeko bidea adierazi zieten Israelgo teknikoei: "Materiala modu seguruan pasatzeko, Madrilgo aireportua erabili behar da eta gero materiala Bartzelonara eraman. Bartzelonako hotelerako, arazorik ez. Esan zenbat pertsona etorriko diren eta zenbat egunerako, eta zein datetan".

Garai haietan Carlos Salamanca zen Barajas aireportuko komisario-burua. Salamanca Villarejoren bazkide eta konplizea zen eta egun Tándem kasuan inputatuta dago, izan ere, berak kontrolatzen zituen aeroportu honetako segurtasun mekanismo guztiak eta delituak egiteko erabiltzen zituen, besteak beste, migranteen sarrera irregularra errazteko.

Posta elektroniko berean ulertzen da ordurako grabazioak egiteko sistema sekretu hauen erosketa itxita zegoela, zehazten baitu 2014ko irailaren 3,6 eta 15ean egingo direla ordainketak. Abuztuan zehar telefono bidezko espioi sistema horiek proban jarri zituzten Espainian, Público hedabideak argitaratu duen beste gutun batean ikus daitekeenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!