Petrolio upelaren prezioa 2009ko mailara jaitsi da

  • Europako erreferentziazko petrolioa, Brent motakoa, 49,92 dolarrera jaitsi da asteazken goizean, 2009ko maila berera. Urtea hasi denetik %13 jaitsi da 159 litroko upelaren prezioa, Europa Pressek jakinarazi duenez.


2015eko urtarrilaren 07an - 10:48
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Brent petrolioa 49,92 dolarrera jaitsi da asteazken goizean. (Arg: Oro Negro)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Petrolioaren prezioaren beherakada bizkortu egin da, hala ere, Arabiar Emirerrietako Petrolioaren ministroaren adierazpenen ondoren. Suhail bin Mohamed al Mazroueik esan du merkatua “gehiegizko petrolio horniketa” ari dela jasaten, eta “prezioaren beherakadak hilabeteak edo urteak” iraun ditzakeela.

Bitartean, euroak ere beheranzko bidean jarraitzen du dolarrarekin alderatuz. Europako Banku Zentralaren erabakiak urtarrilaren 22tik aurrera iritsiko dira, egun horretan egingo baitute urteko lehen bilera moneta-politikaz jarduteko.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia krisia
Eguneraketa berriak daude