Donostiako epaile batek aintzat hartu du Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformako abokatuen azken orduko eskaria, eta maiatzera atzeratu du urtarrilaren 18an egitekoa zen Patxi Zubiaurreren etxegabetzea.
84 urte ditu Zubiaurrek, eta 40 inguru daramatza Donostiako Baleazaleen kaleko etxe batean bizitzen. %19,5ko interesdun 100.000 euro inguruko hipoteka zuen, eta hura ezin ordaindurik enkantean galdu zuen etxea. Haren jabetza Abacredit mailegu-enpresak bereganatu eta Zubiaurre kaleratzeko eskatu zion epaitegiari.
Abacrediten eskariari baiezkoa eman zion epaileak hasiera batean, baina atzera egin du momentuz, Jose Maria Erauskin abokatuak aurkeztutako azken uneko idazkia aintzat hartuta. Erauskinek kaleratu behar zuten pertsonaren adina, zaurgarritauna eta osasuna kontuan hartzeko eskatu dio epaileari. Etxegabetzea negu gorrian egitekoa zela gehitu behar zaio horri.
Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]
EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.
Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.
Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.