Patxi Ruizek egarri greba utzi du

  • Patxi Ruiz presoa Murtzia II espetxeko erizaindegian daukate, berrogeialdian. Ostegun gauean Virgen de Arrixaca ospitalera eraman zuten; bi litro serum eman ostean Ruizek berak eskatu du ospitaletik ateratzeko.


2020ko maiatzaren 23an - 07:58
Patxi Ruizi elkartasuna adierazteko elkarretaratzea, Txantrean. Argazkia: Argia.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Presoak gose grebarekin jarraituko du, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez. Ruizek amaren bisita jaso ahal izan duela eta espetxean seruma jasotzeari uko egin diola gaineratu du ohar batean.

Txantrearrak, kartzelako osasun baldintzak salatzeko protesta batean parte hartzeagatik funtzionarioek eginiko mehatxuak salatzeko hasi zuen gose eta egarri greba, duela hamahiru egun.

Patxi Ruizi elkartasuna adierazteko, Ipar Euskal Herriko hainbat eragilek manifestazioa egitera deitu dute gaurko Baionan, 17:00etan. Bilbon, Gasteizen, Durangon eta Donostian ere manifestazioak egingo dituzte.


Espetxe politika kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...