Patxi Ruiz presoa Murtzia II espetxeko erizaindegian daukate, berrogeialdian. Ostegun gauean Virgen de Arrixaca ospitalera eraman zuten; bi litro serum eman ostean Ruizek berak eskatu du ospitaletik ateratzeko.
Presoak gose grebarekin jarraituko du, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez. Ruizek amaren bisita jaso ahal izan duela eta espetxean seruma jasotzeari uko egin diola gaineratu du ohar batean.
Txantrearrak, kartzelako osasun baldintzak salatzeko protesta batean parte hartzeagatik funtzionarioek eginiko mehatxuak salatzeko hasi zuen gose eta egarri greba, duela hamahiru egun.
Patxi Ruizi elkartasuna adierazteko, Ipar Euskal Herriko hainbat eragilek manifestazioa egitera deitu dute gaurko Baionan, 17:00etan. Bilbon, Gasteizen, Durangon eta Donostian ere manifestazioak egingo dituzte.