"Palestinako mugimentu ez-biolentoarekin izututa dago Israelgo segurtasun estabilshmenta"

  • Israelek independentzia aldarrikatu zuela 70 urte betetzear direnean, palestinarren protestek aurrera jarraitzen dute okupazioaren aurka. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 33 palestinar hil dituzte soldadu israeldarrek azken hiru asteetako protestetan. "Itzulerako Martxa Handia" kanpaina egiten ari dira, Israelek ehunka milaka palestinar beren etxeetatik kanporatu zituztela oroitarazi eta itzultzeko eskubidea aldarrikatzeko.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz
2018ko apirilaren 20a

Palestinako autoritateek estimatzen dute 4.300 palestinar zauritu dituztela protesta baketsu hauetan. Gazako autoritateek salatu dute Israel berariaz ari dela kazetari eta medikuak jo-puntuan jartzen.

Protestak hasi direnetik, kazetari bat hil dute –Yaser Murtaja– eta beste 66 kazetari zauritu. Horrez gain, 44 mediku zauritu dituzte eta 19 anbulantziaren aurkako erasoak egin.

Protesta-kanpaina honek maiatzaren 15a bitarte irautea aurreikusten da, Israelen Independentzia Egun ofiziala, eta Palestinarren Nakba Eguna, hau da, Hondamendiaren Eguna.

Democracy Now hedabide amerikarrean Columbia Unibertsitateko Ikasketa Arabiarretako irakasle Edward Said elkarrizketatu dute. Bere hitzetan nabarmentzekoa da fase berri baten hasiera. "Ia bere osotasunean mugimendu ez-biolentoa da. Israeldarrak saiatzen dira fokoa jartzen, aldarrikatzen, palestinarrak biolentoak direla eta harriak botatzen dituztela, baina literalki dozenaka milaka lagunek hesira egiten dituzten martxak dira, bertan kanpaldia egiten dute, protesta ekimenak aurrera ateratzen dituzte eta ehunka milaka bala tiro egiten dizkiete. Zenbakiek bere kasa hitz egiten dute, milaka lagun zauritu dituzte eta dozenaka hil".

Bere ustez, "Palestinako mugimentu ez-biolentoarekin izututa dago Israelgo segurtasun estabilshmenta". "Palestinarrek biolentzia erabiltzen duten edozein narratiba erraz dominatzen dute israeldarrek. Baina palestinarrak hesira oinez joan eta beren eskubideak eskatzen dituzten narratiba oso deserosoa zaie".

Nermeen Shaikh kazetariak galdetu dio ea lehen aldia den Israelek hain modu "desproportzionatuan" erantzun duena, eta Khlidik ezetz erantzun.

"Palestinako protesta ez-biolentoak dira dudarik gabe herri honen historian gutxien kontatu diren gertaerak. Arreta handia jartzen dugu ekintza biolentoetan. Baina Lehen Intifada, adibidez, nagusiki ekintza ez-biolentoa zen. Hiru edo lau urtez, palestinarrek protesta masibo ez-biolentoak egiten zituzten. Errepresio latzarekin egiten zuten topo beti. Isaac Rabin-ek "hautsi beren hezurrak" agindua eman zien soldaduei defentsa ministro zela. Beraz, ez da lehen aldia israeldarrek biolentzia hain modu desproportzionatuan erabiltzen dutela. Hala ere, uste dut ez direla sekula puntu honetara heldu, non literalki tiro egiten ari diren oinez doazen milaka lagunen aurka".

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Palestina  |  Israel  |  Gazaren aurkako sarraskia

Palestina kanaletik interesatuko zaizu...
Hiru pertsona hil ditu Israelek Gazako azken bonbardaketan

Israelek enegarrenez Gaza bonbardatu du, gobernuaren esanetan Hamasek aurretik botatako misilei erantzunez.


Israel itsasoz beste hesi bat eraikitzen ari da Gazako kostan

Israelgo Defentsako Ministerioak eman du hesi berriaren albistea eta esan du Hamaseko kideak Israelera ez mugitzeko sortu dutela.


Askatasuna Itsasontzia 3 igandean atera da Gazatik blokeoa hausteko intentzioarekin

Hainbat ikasle eta zauritu palestinar doaz itsasontzian Israelek hornigai medikoak zeramatzaten bi itsasontziri eraso egin eta gero.


Adidasek Israelgo Futbol Elkartea babesteari utzi dio

Martxoan Palestinako 130 futbol taldek egin zioten eskakizuna Adidasi, Israelgo sei taldek lurralde okupatuetan dutelako euren jatorria eta ilegaltzat hartzen den jokaera da nazioarteko zuzenbidearen arabera.


Poeta palestinar bat espetxeratu du Israelek Facebooken olerki bat idazteagatik

Darin Tatour poeta palestinarrari bost hilabeteko espetxe zigorra eta sei hilabeteko inhabilitazioa ezarri dizkiote, Israelen okupazioa salatzen duen olerki bat Facebooken idazteagatik, Maan berri agentzia palestinarrak argitaratu duenez. Epaile israeldarrek "erakunde terrorista gorestea eta sustatzea" egotzi diote.


Ahed Tamimi ekintzaile palestinarra aske geratu da

Hamazazpi urteko gaztea zortzi hilabete egon da kartzelan zaplastekoak emateagatik Israelgo soldadu bati. Bera bezala, 350 adin txikiko daude Israelgo espetxeetan.


Gazara bidean zen Askatasunaren ontzidiko kideak atxilotu ditu Israelgo armadak

Uztailaren 29an atxilotu zituzten Gazatik 49 itsas milietara itsasontziko 22 ekintzaileak.


2018-07-29 | Axier Lopez
Israelek Apartheida gainditu du

Sadikoa, mendekuzalea, hiltzailea… Nahi beste adjektibo atxiki dakioke palestinarrak azpiratzeko Israelek urtez urte perfekzionatu duen estatu-politikari. Harrigarria ere aipa genezake. Areago  joatea ezinezkoa dirudienean, Israelek katea gehiago estutzeko duen gaitasunagatik. Sentsazio hori barreiatu da pasa den astean.


Israelgo parlamentuak onartu duen legeak "juduen supremazismoa" bultzatzen duela salatu dute arabiar parlamentariek

Israelgo parlamentuak onartu duen legearen arabera arabierak hizkuntza ofiziala izateari utziko dio eta Palestinako lurralde okupatuetan asentamenduak eraikitzea “estatuaren intereserako helburu” bilakatu dute.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude