Palacio de Arozteguia enpresaren kontra Lekarozko San Martzial ermitaren defentsa egitea onartu du Baztango Udalak

  • Baztango udalbatzak abuztuaren 23an egindako ohiko osoko bilkuran, Palacio de Arozteguiak bereganatutako herriko ermitaren jabetza auzibide zibilean defendatzeko erabakia hartu zuen. Erabakiak EH Bildu, Ezkerra eta Baztan Auzolaneanen aldeko sei bozka izan zituen. Geroa Baiko biek kontra bozkatu zuten eta UPNeko hirurek abstentziorat jo zuten.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko abuztuaren 27an - 11:02
Auzibidean San Martzial elizaren defentsa eginen du Baztango Udalak. (Argazkia: Juan Mari Ondikol)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lekarozko San Martzial ermita Aroztegiako eremuan dago eta lekaroztarren harridurarako Aroztegiako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren birzatiketa planean baseliza Palacio de Arozteguiaren eskuetan zegoela ikusi zuten. Horregatik, aurtengo otsailean, herriko alkatearen bidez auzibide zibilean ermitaren jabetza defendatzeko eskatu zion Lekarozko herriak Baztango Udalari. Martxoko osoko bilkuran, haatik,  aferak lasterrago argitze aldera, udalbatzak ikerketa espedientea abiatzea erabaki zuen eta espedientea abian zelarik, aurtengo udan, Palacio de Arozteguiak gaia auzibide zibilerat eraman zuen. Horrela, atzoko osoko bilkuran, gehiengoak, auzibidean lekaroztarren interesen defentsan aurkeztea erabaki zuen.

Joseba Otondo alkateak ordezkari politikoen lehendabiziko ardura herriko ondasunak babestu eta zaintzea dela erran zuen eta atzoko erabakiarekin, alderdi bakoitza ardura politiko eta publiko horri buruz erretratzen dela.

Modu horretan, ermitaren gaia ondare publikoaren ikuspegitik, Aroztegiako Udalez gaindiko Plan Sektorialak Batzar Nagusiaren oniritzirik gabe  bereganatu dituen herri-lurren eztabaidari gehitu behar zaio.

Albiste hau Erran-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baztango Aroztegia
2025eko maiatzaren 23
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiako epaiketaren kronika (hirugarren eguna)
Desobedientzia zibila kriminalizatzeko irudien bila

2025eko maiatzaren 21
Aroztegia III

2025eko maiatzaren 20
Aroztegiako epaiketaren kronika (bigarren eguna)
Guardia zibilek diote ez zela bortizkeriarik egon protestetan zirenen aldetik

2025eko maiatzaren 19
Aroztegiako epaiketaren kronika (lehenbiziko eguna)
Akusazioek izen bat nabarmendu dute lehen saioan: GarbiƱe Elizegi

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!